
Danok Bat Club 1 – 1 Gazteen Maila Nazionala
Bana berdindu zuen gure bigarren gazteen taldeak Mallonan. Danok Bat Clubek aukerarik
garbienak izan zituen, baina ez zituen aprobetxatu. Bere mailarik onenean egon ez arren, urdinek
partiduan sartuta jarraitu zuten, aurkariak ere zailtasunak jarri baitzituen eta une oro lan egitera
behartu baitzuen.
Beharrezko ahalegin eta lanari esker, taldeak azkenean berdinketaren gola lortu zuen, eta jokoari
dagokionez partidarik onena izan ez arren, taldeak berriro erakutsi zuen beti lehiatzen duela,
hobeto edo okerrago egon.
Gazteen Euskal Liga 2 – 2 Lakua de Vitoria CDF
Geure gazteen hirugarren taldea ondo hasi zen, hasierako minutu onak eginez eta markagailuan
aurrea hartuz Joanesen gol bati esker. Hala ere, aurkariaren erreakzioa berehala etorri zen:
gutxira berdindu zuen eta jokoan nagusitzen hasi zen.
Atsedenaldiaren ondoren, urdinek berriro lortu zuten aurrea hartzea markagailuan korner baten
ondoren, baina poza oso gutxi iraun zuen, Lakuak ia hurrengo jokaldian berdindu baitzuen.
Hortik aurrera, taldeak ez zuen bere burua berriro aurkitu ezta bere jokoa nagusitzealortu ere.
Ikasteko partida bat izan zen, funtsean.
C.D. Olarizu 1 – 0 Kadeteen Euskal Liga
Ez zen gure partidarik onena izan larunbata goizean Olaranbeko instalazioetan, bertako 2.
zenbakiko belar naturaleko zelaian jokatutakoa. Ez ginen ondo sartu, ez genuen gure burua
aurkitu, ez ginen egokitu eta ez ginen une bakar batean ere eroso egon neurketan zehar; horren
ondorioz, partidako hirurogeigarren minutuan sartu ziguten azkenean erabakigarria izan zen gol
bakarra. Ez genuen erreakzionatzen jakin, eta aitortu behar dugu arabarren garaipena bidezkoa
izan zela. Azken jardunaldi hauetan hobetzen jarraitu behar dugu.
Hondarribia F. E. 3 – 1 Kadeteen Ohorezko Maila
Hondarribia F.E. 3-1eko emaitzarekin irabazi zigun norgehiagoka hau ere belar naturalean jokatu
zelarik Ohorezko Kadete Mailako igoera faseko 12. jardunaldian. Etxeko talde berdea sendo
hasi zen eta markagailuan aurrea hartu zuen 40. minuturako partida 2-0koa jarri zuelarik.
Atsedenaldiaren ondoren, geure taldeak erreakzionatu eta 2-1ekoa egin zuen. Hala ere, pozak
gutxi iraun eta 55. minutuan Hondarribiak hirugarren gola sartu eta partida erabakita utzi zuen.
Hortik aurrera, markagailua ez zen mugitu eta 3-1ekin amaitu zen neurketa. Geureak saiatu,
saiatu ziren eta dagoeneko hurrengo astera begira ditugu mutilak.
Martutene K.E. 2 – 0 Infantil Handi
Infantil Handiak 2-0 galdu zuen Martutene K.E.-ren aurka, igande goizean jokatutako partida zail
eta estu batean. Taldeak intentsitatez lehiatu zuen, nahiz eta ez zen goiz erraza izan guretzat
multzoko bigarren sailkatuaren aurka. Aurkariak bere uneak aprobetxatzen jakin zuen aldea
markatzeko, eta partidaren atsedenerako aldeko emaitza lortu zuen.
Emaitza gorabehera, partidu osoan zehar entrega eta konpromisoa egon ziren, eta ez izan
zalantzarik halako partidek ere talde bezala hazten laguntzen dutela. Animo, eta jarraitu orain
arte bezala lanean.
Infantil Txikia 3 – 0 Real Unión Club SAD
Antiguoko K.E.-k 3-0 irabazi zion Real Unión club-ari partida sendo batean. Egia esan, Uritzen
Infantil Txikia hasieratik kontzentratuta atera zen, eta taldeak jokoa menderatu zuen lehen unetik
aukera garbiak sortuz. Horren ondorioz, golak iristen joan ziren talde lan onaren sari gisa.
Defentsako lanetan ere, urdinak sendo eta akatsik gabe aritu ziren. Beraz, Antiguoko Kirol
Elkarteak etxeko lanak egin eta bikain bete zituzten eginbeharrekoak. Jarraitu horrela, mutilak.

