Pasaia K.E. 0 – 4 Gorengoen Maila
Jesus Mari Zamora zelaian jokatutako neurketan, Gurru-ren taldeak hasieratik erakutsi zuen
baloiaren kontrola eta erasorako anbizioa. Talde lan bikainari esker, aukera ugari sortu eta
partidaren erritmoa une oro kontrolpean izan zuten. Golei dagokienez, Laiak, Naiak eta Ainhoak
ate aurrean asmatu zuten markagailua emaitza handia utziaz. Hiru puntu oso garrantzitsu, joko
onaren, seriotasunaren eta talde izaeraren erakusgarri izan den garaipen batean. Sailkapenean
bigarren postuan gaude liderrak apenas bi puntu ateratzen dizkigularik. Hurrengo erronkaren bila
goaz.


Kadeteen Ohorezko Maila 3 – 2 Lagun Onak C.D.
Kadeteen Ohorezko Mailako partida norgehiagokan, Antiguoko K.E.k beste garaipen garrantzitsu
bat eskuratu zuen etxean, Lagun Onak C.D.ren aurka 3 eta 2 nagusituta. Partida oso ondo hasi
zuten etxekoek, joko sendo eta erasokor bati esker 2-0eko abantaila lortuz. Aurkariak aldea
murriztea lortu bazuen ere, taldeak erantzun bikaina eman zuen 3-1ekoa markagailura eramanez.
Azken minutuetan emozioa nagusitu zen, Lagun Onakek 3-2koa egin eta neurketa estutuz.
Taldea fase honetako liderra da eta gertuago du lehen postuan amaitzeko helburua eta erronka.
Lan bikaina benetan.


Santo Tomas Lizeoa K.E 1 – 2 Lehen Maila Kadetea

Berioko derbia partida oso lehiatu eta emozioz betean, taldeak garaipen landua eta meritu

handikoa lortu zuen, hasieratik amaierara intentsitate handiz lehiatzen jakin baitzuen, eta beste

behin ere bere izaera erakutsi baitzuen, bi taldeentzat aukeraz eta egoeraz beteriko neurketan.

Udaneren eta Nerearen golekin, Cotiren neskek garaipen oso garrantzitsua eskuratu zuten,

lanari, nortasunari eta talde espirituari esker. Horrela, talde urdinak derbi oso lehiatua bereganatu

eta balio handiko hiru puntu batu zituen.

Lan bikaina, neskak!


Martutene K.E. 3 – 1 Infantila F-11

Geure Infantila f-11 modalitateko neskek ez zioten inoiz partidari bizkarra eman, eta emaitza

aurka izan arren, azken unera arte borrokan jarraitu zuten, jokoan eta jarreran talde honen balioak

argi utziz. Horrelako neurketek ere hazten laguntzen dute, akatsetatik ikasten, indarguneak

sendotzen eta hurrengo erronkei are prestatuago heltzen.

Denboraldiak aurrera jarraitzen du, eta Manex-en talde honek dagoeneko erakutsi du lanarekin,

ilusioarekin eta elkartasunarekin edozein oztopo gainditzeko gai dela. Burua gora, jarraitu lanean

eta sinesten, bide onetik goaz eta.


Añorga KKE 0 – 3 Infantila F-8

Garaipen bikaina Infantil F8 taldearentzat; lehen postua ziurtatu eta final handirako txartela

eskuratu du, bi jardunaldi falta direnean. Partida oso bizia izan zen, non aurkariak oso

eraginkorrak izan ziren geldikako jokaldietan, baina taldeak zailtasunetara egokitzeko gaitasuna

erakutsi zuen. Baloiaren jabe izaten saiatuz, Irenek lehen zatiko azken uneetan sartu zuen gola.

Alde txiki horrekin, taldea gero eta erosoago sentitzen hasi zen, etengabe defendatzen aritu

arren. Ahaleginaren eta etengabeko saiakeraren ondorioz iritsi ziren Sararen eta Valentinaren

golak. Atean hutsean utzita zelai zail batean, eta hiru puntu eskuratuta, lehen postua bermatu

dute bi jardunaldi falta direnean.