
Gazteen Liga Nazionala– Laudio San Rokezar
Partidu oso interesgarri bati egingo diogu aurre Laudio aurkari dugula, testuinguru batean non puntu
bakoitza funtsezkoa den arabarrentzat. Badakigu jaitsiera saihesteko borrokan dagoen taldea dela, beraz
intentsitatea maximoa izango da eta egin beharreko ahalegina handia. Hasieratik gure erritmoa inposatu
nahi dugu eta ez dugu erraztasunik eman nahi. Gakoa izanem da area bietan kontzentratuta egotea eta
akatsak minimizatzea. Mardarasen taldea lehiatzeko gogoz iristen da, joan den astean Mallonan lortutako
puntuaren ondoren bere maila erakutsi nahian. Konfiantza dugu partida ona egitean eta puntuak
gureganatzeko helburura hurbiltzean.
Partida larunbatean 15:30ean Berioko instalazioetan.
Oiartzun K.E. – Euskal Liga Gaztea
Oiartzun K.E. aurkari izango dugu, beraientzat oso garrantzitsua den neurketa batean, sailkapeneko
behealdean arrisku postuetan baitago. Geuk ere denboraldia ahalik eta ondoen amaitu nahi dugu, beraz
maila handiko partida izanen dela ziurra da. Lasaitasuna mantendu eta gure partida-plana ondo exekutatu
behar dugu. Kontzentrazioa eta lan ona funtsezkoak izango dira 90 minutuetan zehar. Defentsan sendo
agertu eta aukerak aprobetxatu nahi ditugu. Taldea prest dago halako egoeretan lehiatzeko. Anbizioz goaz
hiru puntuak lortzera.
Partida igandean 18:45ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
Euskal Liga Kadetea – Cultural de Durango
Durangoko Kulturala jasoko dugu, sailkapenari dagokionez ezer jokoan ez dagoen partida batean bi
taldeentzat. Hala ere, seriotasun eta errespetu handienarekin lehiatu nahi dugu, beti. Aukera ona da talde
bezala hazten jarraitzeko. Partidaren jabe eta protagonista nagusi izan nahi dugu eta jokoan dauden
puntuak merezimenduz lortu. Hori da gure helburua denboraldiaren amaierara arte: ikasturtea sentsazio
onekin ixtea.
Partida larunbatean 12:10ean Berioko instalazioetan.
Ohorezko Liga Kadetea – Lagun Onak C.D.
Lagun Onak C.D.. izango dugu aurkari txapeldunen faseko hamahirugarren jardunaldian, jokatzeko partida
polita izango dena duda izpirik gabe. Azpeitiarron aurka lehiatzen gozatu nahi dugu. Neurketa zorrotza
izango da eta hazten jarraitzen lagunduko digu. Gure nortasuna mantentzen saiatuko gara jokoaren fase
guztietan. Jarrera eta konpromisoa funtsezkoak izango dira beti bezala eta maila honetako esperientziak
pilatzen jarraitzeko beste aukera bat da. Irudi ona eman eta amaierara arte ikasten jarraitu nahi dugu.
Partidua igandean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Infantil Handia – Kostkas K.E.
Kostkas K.E. aurkari dugula jokatuko dugu txapeldunen faseko hamaseigarren jardunaldian.
Denboraldiaren azken txanpa honetan, maila gorenean lehiatu nahi dugula argi dago. Progresioa, prozesua
eta ikaskuntza neurtzeko test ona izango da, eta horretan jarriko dugu gure energia. Partidu eta
entrenamendu bakoitzean talde bezala hazten jarraitu nahi dugu. Amaiera sentsazio onekin eman nahi
diogu.
Partidua larunbatean 10:45ean Berioko instalazioetan.
Billabona K.E. – Infantil Txikia
Billabona K.E.-ren zelaia bisitatuko dugu, gure multzoko lidergoa defendatuz. Badakigu aurkari guztiek
ahalik eta gehien estutu nahi gaituztela eta ez dela partida erraza izango. Gure nortasuna mantendu eta
neurketa osoan konstanteak izan behar dugu, hasieratik partidaren pisua eramanez. Taldea motibatuta
dago goialdean jarraitzeko. Geure lana indartuko duen garaipena bilatuko dugu.
Partidua larunbatean 10:45ean Villabonako Arratzain futbol zelaian.
Errendimenduko Alebina – Tolosa C.F.
Tolosa C.F. handi baten aurka jokatuko dugu finalaurrekoetan, zelai neutral batean: Villabonako Arratzain.
Talde osoarentzat ilusio handiko partida da eta badakigu tolosarrak aurkari gogorra eta lehiakorra izango
direla. Hasieratik kontzentratuta eta anbizioz atera behar dugu. Uneaz gozatu nahi dugu gure nortasuna
galdu gabe. Finalera iristeko borrokatuko dugu eta amesten jarraituko dugu.
Partidua igandean 12:00etan Villabonako Arratzain futbol zelaian.

