Emakumezkoen egiturako talde guztiek irabazi eta atea hutsean mantendu dute asteburu hontan. Zalantzarik Gabe kanpainaren hasieratik egitura osoa garatzen ari den bide ona berresten duen datua. Erabateko zoriona familia urdinean, baina urtea itxiko duten partidetan pentsatzen hasita iada.


OHOREZKO KADETEA 2 – 0 S.D. EIBAR

Ohorezko Ligako taldeak garaipen handia lortu zuen Eibar Kirol Elkarte on baten aurka Larunbatean Berion. Lehen zatian Gurruk zuzentzen duen taldearen baloirik gabeko lana ikusgarria izan zen eta hor egon zen gakoa, presio itogarri batekin eta dueluetan oso irabazle izanik armaginak ez baitziren batere eroso egon. Bigarren erasoan, bisitariak piskanaka eta markagailuan iada atzetik egonik, neurketaren jabe egin ziren, eta horren ondorioz, atzera egin behar izan genuen bloke gisa eta geldikako gol aukera bat edo beste sufritu. Garaipen handia eta hurrengo partidaren bila.


KADETE MAILA +5 – 0 URNIETA K.E.

Larunbat goizean Berion jokatutako partida kaudimenez erabaki zuen Cotiren taldeak. Urdinak nagusi izan ziren eta hori goletan ikusi ahal izan zen. Gainera, defensako lan onari esker atea ere hutsean mantendu zuten.Taldeak lanean dihardu dagoeneko hurrengo jardunaldia prestatzeko, saioetan landutakotik partidurako transferentziak orain arte bezain arrakastatsua izaten jarrai dezan.


TOLOSA C.F. 0 – 1 INFANTILA FUTBOL 11

Maialen eta Oihanek zuzendutako infantilak garaipen oso garrantzitsua lortu zuen pasa den igandean Usabaleko futbol zelaian. Kirak ateratako falta batean eta bertan bigarren zutoinean errematatutako jaurtiketa baten bitartez, Ainhoaren gola etorri zen eta hori nahikoa izan zen hiru puntuak Antigua aldera ekartzeko.

Partidaren gidoiari dagokionean, lehenengo zatian partidaren kontrola eduki genuen eta hartara aukera gehiago eduki genituen markagailua handitzeko. Bigarren zatian, aldiz, lehia parekatsuaga izan zen, baina taldea beste behin defentsa lanetan oso fin aritu zen; era horretan, beste porteria huts bat lortu genuen eta horri balioa eman behar diogu zalantzarik gabe. Hiru puntu oso garrantzitsu  eskuratu ondoren aste berri baten bila goaz urteko azken partida hau lantzeko.


INFANTILA FUTBOL 8 3 – 0 HERNANI C.D.

F8ko infantilak etxean jokatu zuten joan den igandean Hernaniren aurka, garaipena eskuratuz (3-0) taldearen esfortzu onari esker. Lehenengo zatian taldeari kosta egin zitzaion partiduan sartzea baina bigarren eta hirugarren zatian, susperraldi baten bitartez, buelta eman zion lehiaren dinamikari eta hortik aurrera kontrola hartu eta golek ematen duten lasaitasunari esker taldeak futbol maila handia irakatsi zuen eta gol gehiago sartzeko aukerak ere eduki zituen. Finean, garaipen polita eta merezitakoa izan zen.

Segi dezagun lanean bide honetatik.