
Hiru berdinketa eta beste horrenbeste garaipenekin itxi dugu asteburua. Bi emaitza positiborekin agurtu dute urtea Kadete A eta Jubenil C taldeek. Bestalde, Kadete B, Kadete B eta Jubenil B taldeek datorren astean agurtuko dute 2023, oraindik jardunaldi bat gelditzen baitzaie. Asteburu erakargarri honek ekarri diguna errepasatuko dugu jarraian.
SANTUXU F.C. 0 – 1 JUVENIL B
Landutako eta merezitako garaipena bigarren taldearentzat Mallonan. Partida hobeto hasi zuen Santutxuk, alboko erdiraketak erraz jarriz eta zelai zabalean baloi asko lapurtuz. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, talde urdinak partidaren nagusitasuna hartu zuen. Lehen ekitaldiko bigarren zati horretan Gazpioren taldeak aldeko markagailuarekin joateko aukera argiak izan zituen, baina ez zituen gauzatu eta atsedenaldira hutsean iritsi ginen aldageletara.
Bigarren zatian taldeak bide beretik jarraitu zuen, jabetza edukiz, hegaletatik sakonduz eta aukerak sortuz. Bazirudien Arocenaren burukada batek 0-1ekoa jarri zuela, baina baloiak langa jo zuen. Hala ere, jarraian, Lucasek baloi bat ehizatu zuen area barruan atezainaren luzaketa alferrikaltzeko. Markagailuan aurretik joan arren, taldea ez zen atzean sartu eta horren ondorioz partida erabakita uzteko aukerak izan zituen. Santutxu joko zuzen baten bidez saiatu zen, baina taldeak kemenez eta segurtasunez defendatu zuen bere atea, urteko azken irteeran zapore bikaina uzten duten 3 puntu lortzeko.
JUVENIL C 2 – 2 DANOK BAT
Balio handiko puntua Iñigo Clavelek zuzentzen duen taldearentzat. Hirugarren taldeak egungo liderraren aurka jokatu behar zuen, baina gureek ondo zekiten bertsio onenera hurbilduz gero oso talde lehiakorra bihurtzen dela, eta are gehiago Berion. Talde urdina altu presionatzen hasi zen eta era horretan baloi arriskutsuak lapurtu zituen, azken pasean edo errematean asmatu ezinik ordea. Danok Batek, bere aldetik, trantsizioren bat egitea lortzen zuen baloiaren irteeran aurrera egiten zutenean eta oso talde indartsu bati aurre egiten genion sentsazioa ematen zuen. Aukera gutxi eta atsedenaldira hutsean joan ginen.
Bigarren zatian partida benetan polita izan zen, bi taldeak aurkariaren ateari begira eta irabazi nahian ikusi baikenituen. Gure staffak bloke ertain baten aldeko hautua egin zuen, barrukaldea indartzeko eta elkartzetik solidarioak izateko. Gari eta Arambururen arteko jokaldi on bat, 53. minutuan, azken honek sartutako gol eder batekin amaitu zen, ederki definituz. Danokek ordea azkar berdindu zuen, 60.minutuan zehazki. Aurrerago etxeko taldeak berriro ere markagailuan aurretik jartzea lortu zuen Barnetok 71.ean sartutako golari esker. Bazirudien garaipena etxean geratzen zela, baina alboko erdiraketa batean berdindu egiten zuen talde bisitariak 80.ean. Hortik aurrera, taldea ez zen konformatu, irabazi egin nahi zuelako, eta horren ondorioz merezitako garaipena emango zuten hiru aukera argi eta garbi izan zituen, baina ez zuen asmatu eta epaileak markagailuan 2-2ko berdinketarekin geundela eman zion amaiera partidari. Txalotzekoa gure mutilen ahalegin eta partidu handia.
KADETE A 1 – 1 ERREALA
Erakargarria eta ikusgarria Berion Iker Mendiluzeren taldearentzat Berionbizitako partida. Maila oso oneko partida jokatu zuen Real Sociedad SADen aurka, lider nabarmena baita eta berdinketa bakarra utzi baitu denboraldian zehar, gainerako partida guztiak garaipenagatik zenbatuta.
Hasiera bi areetako egoerekin bizi genuen eta hala golak bi taldeentzat iritsiak ziren hamahirugarren minuturako, Anassen firmarekin talde urdinaren gola. Beste batzuetan baino konbinazio gutxiago erakutsi zuen Real Sociedad SADek gure talde bikain kokatu eta landuaren aurka, eta lan garrantzitsua egin zuen markagailuan aurrea hartu ahal izateko. Bigarren zatian, aldaketek freskotasuna eman zieten bisitariei, eta arazorik gabe defendatu zen berdinketa bi atetan. Ondorioz, hiru puntuak lortzeko saiakerak ere izan arren, bidezko berdinketarekin amaitu zen Berion aprtida.
KADETE B 2 – 0 MARTUTENE K.E.
Partidarik gabeko jardunaldi baten ondoren, lehen urteko gure Kadetea podiumean betiko sartzeko sailkapenari aurre egiteko gogoz iritsi zen lehiara. Azken partidetan goranzko dinamika zuen aurkari bati egin genion aurre, Martutenari, hain zuzen ere.
Partidaren hasierak ezustean harrapatu gintuen, kanpoko taldearen bi aukera argirekin, zehazki Julenen geldiketa batekin eta zutoinean jaurti zuten beste abagune batekin. Zalantza une horien ondoren, haizetea gainditzen jakin genuen eta lanari ekin genion. Hala, iada hasi ginen egoerak sortzen, jokoaren arintasuna ardatz izanik eta aurkariaren areara eramaten gintuzten konbinazioak eraikiz. Oihanen urruneko bi jaurtiketekin atezaina gainditzetik gertu gelditu ginen, baina segituan, Marenek, area barruan aldaratze bat ehizatu ondoren, bere ezker hankarekin partidako lehen gola sartzeko jaurti zuen.
Atsedenaldira 1-0ekoarekin joan ginen eta argi genuen ezin geniola puntuei ihes egiten utzi. Hasiera on batekin irten ginen aldageletik, eta Igorren gidatze on batek Niñori lagundu zion, honek puntarekin 2-0ekoa sartu zuelarik partida erabakita uzteko. Postuak eskalatuz eta konfiantza irabazten jarraitzen dugu. Partida gutxi geratzen dira lehen itzuliarekin amaitzeko eta denboraldi honetan bide honetatik jarraitzea espero dugu. Lan ona, mutilak.
MARTUTENE K.E. 0 – 0 INFANTIL HANDI
Bigarren urteko infantilak ezin izan zuen hiru puntuak batu Martutenera egindako bisitan. Txakarren taldea indartsu eta konbentzituta atera zen neurketara, baina, egia esan, jabetza eduki eta txukun defendatu arren, etxeko talde harritsuak ia ez zuen erasorako tarterik uzten eta, ondorioz, aukerarik ez izatea lortzen zuen. Partidak, beraz, antzeko joera izan zuen neurketan zehar: talde urdina baloiaren jabe izan zen, baina 3/4tik aurrera egoera argiak sortzea zaila izan zuen. Azkenean, 0-0eko berdinketa eta 2023. urteari amaiera emango dion hurrengo partidan pentsatzera.
INFANTIL TXIKI +5 – 0 OIARTZUN K.E.
Uritzen taldearen garaipen ukaezina Berion. Penalti bati esker jarri ginen aurretik, aurkariaren arean baloiak arerio baten eskuan jo baitzuen. Atsedenaldira 2-0ekoarekin iritsi ginen eta emaitza oso eraginkorra izan zela esan daiteke; izan ere, kostatu egin zen abagune argiak sortzea, aurkariak azken zatian jokoa sortzea zailtzen zuen bloke baxu bat aukeratu baitzuen. Bigarren zatian aldea handitu ahal izan genuen partida gehiago ireki zelako. Partida ona jokatu ondoren, taldea datorren astean Arrupe Chaminade C.D.D.F.ren aurka jokatu beharreko partida handian pentsatzen ari da.

