Era guztietako partidak eta emaitzak gure egituraren taldeentzat. Bi garaipen, berdinketa bat eta porrot bat izan genituen asteburu honetan. Garaipen onak Intxaurdi K.E. eta Añorga K.K.E.ren aurkako derbietan.


MARIÑO – REAL UNIÓN 2 – 1 OHOREZKO KADETE MAILA

Partida benetan lehiatua izan zen lehen faseko liderrak izan zirenaren aurka jokatutakoa, non partida xehetasun txikietan erabaki zen. Egia esan, bi taldeetako bat ere ezin izan zen partidaren kontrolaren jabe bihurtu, eta geldikako baloiak erabaki zuen partida bidasoarren alde. Hala ere, Gurruren taldeak ez zion inoiz aurpegirik galdu mugako lurretan jokatutako konpromiso zail bati, eta aukera on bat edo beste ere izan genuen Ugalde – Ventas zelaian punturen bat lortu ahal izateko. Ez zen emaitza aldetik nahi zen estreinaldia izan, baina hau hasi besterik ez da egin. Aurrera, neskak.


INTXAURDI K.E. 2 – 5 LEHEN KADETE MAILA

Garaipen handia lehen kadete mailako taldearentzat, Cesar Benito udal zelaian jokatutako derbian eroso irabazi baitzuen. Nora (x2) Izaro, Alaia eta Yulene izan ziren golegileak Cotiren taldearentzat, sailkapenean postu bat beherago dagoen talde baten aurka. Lehen fase bikaina, ikaskuntza handia eta ibilbide oparoa gure jokalari gazteentzat. Erritmoa ez dadila gelditu, bada.


INFANTILA FUTBOL 11 3 – 3 GOIERRI GORRI F.K.

Partidua nahiko parekatua egon zen, lehenengo zatiko bosgarren minutuan Amaiak gola sartu zuen, hurrengo jokaldian talde gorriak partidua berditzea lortu zuelarik. Hortik aurrera, partida joan etorri batean bilakatu zen eta goierritarrek korner baten bitartez 1-2 koarekin markagailuan aurre hartzea lortu zuten. Emaitza alde ez bagenuen ere taldeak lehiakor jarraitu zuen eta bost minututan partida iraultzea lortu zuen. Atsedenaldian gauzak zuzendu eta bigarren zatian askoz hobeto moldatu ginen orokorrean, baina ezin izan genituen hiru puntuak lortu. Puntu garrantzitsua da, baina lanean segitu behar dugu.


INFANTILA FUTBOL 8 5 – 3 AÑORGA K.K.E.

Asteburu honetan bertan jokatutako beste derbi batean garaipena lortu zuen taldea La Sallen jokatutako partiduan txapelketa fase honetan jarraian bigarren garaipena lortzeko benetako balioa duten hiru puntu lortu zituen infantilen futbol 8a izan zen. Puntuzio osoa, hobekuntza- eta ikaskuntza-prozesuan erritmo bizian hazten jarraitzen duten gure jokalarientzat. Berri handiak gure klubeko atal handi honetarako. Segi horretan, neskak.