
Berdinketak jubenilen bi taldeek, porrota Kadeteen Euskal Ligak eta Ohorezko kadetearen zein infantilen garaipenak dira jarraian aztertuko ditugun partiden emaitzak. Egindakoaz harro, aurrera begira daude iadanik gure taldeak, datorrenari itxaropentsu esperoan.
Indartsu C. 1 – 1 Gazteen Liga Nazionala
Hasieratik alde jarri zitzaien partida Unai Gazpioren jokalariei. 2.minutuan Oihan Olasagastik atezaina goitik gainditu zuen taldeak abantaila har zezan. Handik aurrera, lehen zatian eroso egon ziren urdinak, aukerarik jaso Gabe aurkan eta arrisku egoera desberdinak sortuz, normalean praktikatzen dutena baino joko zuzenago baten bitartez.
Bigarren zatian, taldeak ez zuen behar bezala erabaki hirugarren zonaldean, eta horren ondorioz sufritzea tokatu zen azken txanpan; izan ere, Nazional mailan barkatzen duenak ordaindu egiten du. Beste behin, ikaskuntza hori jaso zuten gureek, 86.minutuan korner baten bitartez talde basauritarrak bana berdindu zuelako. Gainera, azken minutuetan etxeko taldeak garaipena lortu ahal izan zuen aukera pare baten medio. Lanean jarraitu beharra dago eta taldeak garaipenera itzultzeko aukera izango du Ostegun honetan, non Gernika jasoko duen Berion.
Gazteen Euskal Liga 3-3 Añorga K.K.E
Partida bikaina eta derby donostiar handia igande arratsaldean Berion bizi genuena, Antiguokoren asteburuko partiden atalari amaiera eman ziona. Gureek zailtasun handiko partida zuten, hirugarren postuan kokatzen den eta goiko postuengatik borrokan dabilen aurkari batez mintzo baikara. Partida ahalik eta ondoen hasi zen, Antiguoko ordenatu, presionatzaile eta ausart batekin. Marcek markagailua estreinatzea lortu zuen gol polit batekin. Jokoz nagusi izan arren, añorgatarrek berdinketa aurkitu zuten jokaldi zuzen baten bidez, hegaleko 2vs1a golean amaitu zelarik. Handik minutu gutxira, Indarrak 2-1ekoa sartu zuen, eskuadratik sartu zen gol ikusgarri batekin. Horrela iritsi ginen atsedenaldira.
Bigarren zatian, Añorga K.K.E nagusitzen hasi zen eta abagune gehiago sortu zituen. Hala eta guztiz ere, gureek adorez defendatzen zuten eta nolabaiteko arriskuarekin trantsitatu ahal zuten. Añorgaren 2-2ko gola ere ez da atzean geratzen, non alboko erdiraketa batean jokalari bisitari batek baloia atezainaren izkinara sartzea lortu zuen txilenaerdi baten bitartez. Partida ez da hor amaitzen, ezta hurrik eman ere, bi taldeek irabazteko gogo izugarria erakutsi baitzuten eta, horrela, kontraerasoetan aprobetxatu ahal izateko tarteak zeuden. 3-2koa da horren adibide, Indarrek baloia ezker hegalean jaso baitzuen, eta kontrol bikain batekin baloia jarri zuen Arambururen lasterketarako, honek atezaina bikain gaindituz. Garaipena gertu zegoela zirudien, baina baloiaren irteeran egindako akats batean kanpokoek 3-3ko berdinketarekin itxi zuten partida. Bi talde handiren arteko partida izugarria eta bidezko puntu banaketa.
Vasconia C.D. 2-1 Kadeteen Euskal Liga
Puioko zelaian porrot gogorra jaso zuen Iker Mendiluzeren taldeak talde amaratarra baino gutxiago izan ez zen partidan, baina 2-1eko markagailuarekin erabaki zen etxekoen alde.
Lerro eta defentsa-fasean seguru eta kontrako zelaian erasokor agertzen ziren gureak hasiera benetan on batean, jokoak berak ematen zizkigun abantailak behar bezala identifikatuz. Bederatzigarren minuturako Oierrek merezita aurreratu zituen gureak, eta ahalegin handia egin behar izan zuen Vasconiako atezainak lehen zati horretan zehar urdinek errenta handitu ez zezaten. 0-1 interesgarria atsedenaldian.
Bigarren erasoan tornak aldatu zituzten, eta talde granateak partidari buelta eman zion. Lehen golean polemika pixka batekin, izan ere, gure taldeak hala eskatuta, erasotzaile baskonistaren eskuan kontaktatu ahal izan zuen baloi batengatik. Jarraian, gainera, bigarrena iritsi zen, geldikako ekintza batean, jaurtiketa zuzenean sartu zelarik ate barrura. Amaieran, partidak ez zuen gehiagorako eman, gaizki hasi ez baino aho-zapore onik utzi ez zuen goiz euritsu batean.
Hurrengoaren bila.
Orioko F.T. 0 – +5 Ohorezko Kadetea
13 jardunaldia eta etxetik kanpoko partida Orioko taldearen aurka larunbat arratsaldean. Partida Joannesen gol goiztiar batekin hasten da, atezainaren baloikada bat oztopatu baitzuen baloia barrura sartzeko. 0-1 azkar batekin, sentsazioak oso onak izan ziren, azkar jokatuz hegaletatik eta erdiraketa azkarrak ateraz. Hodeiren gol urrun batek, atzelariaren bizkarrean errebote baten baitan, 0-2koa eman zigun, eta zelaian erakutsitako nagusitasunarekin, oso alde jarri zitzaigun partida. Hortik aurrera, 5 minutu izan genituen non aurkariak min handia egin zuen, aurrelariaren medio defentsaren bizkarrera lasterketak eginez eta ate aurrean jaurtiketaren bat eta kornerren bat eraginez. Egiari zor vaina, egoera azkar iraultzea lortu genuen Atsedenaldirako 0-2koarekin iritsi ginen arren, mezua argia zen: sentsazio onak bilatzen jarraitzea, urtea amaitzear dagoenari begira, sailkapenean ahalik eta ondoen kokatuta amaitu ahal izateko.
Bigarren zatian taldeak modu berean jarraitu zuen lehiatzen, kemenez eta grinaz. Gainera, bat etorri zen eraginkortasun izugarria erakutsi genuela eta, ondorioz, gol gehiago iritsi zirela. Garaipenak eta azkeneko bolada ikeragarriak sailkapeneko podiumera igo gaitu eta abendu itxaropentsua dugu aurretik.
Infantil Handia 3-2 C.D. Hernani
A zer nolako garaipena Berion. Goizeko lehen orduan putzuz betetako eremu bat aurkitu genuen, eta joko praktikoago baten aldeko hautua egin genuen kontrako aldera iristeko. Joko hori eraginkortasunez interpretatu genuen, aurkariaren taldea bere arean edukiz lehen denboraren zati handi batean, eta finalizazio-egoera dezente sortuz, jaurtiketa anitzekin. Horrela iritsi zen 2-0eko emaitza, atsedenaldira bidean, Azkarragaren eta Oihan Martinen golei esker.
Beraz, bigarren zatirako abantailarekin atera ginen, nahiz eta oraingoan haiek izan ziren gure ezker hegalaren bizkarra irakurtzen jakin zutenak, ondo landutako jokaldiekin iritsi eta 2-1ekoa lortuz, horrela partidan bete-betean sartuz. Gainera, minutu gutxira, aurkako penalti batek lehia berdintzeko aukera eman zion aurkariari. Amore eman beharrean, azken hamar minutuetan taldeak grina atera zuen berriro ere kontrako arean egoteko eta arerioa deseroso sentiarazteko, azken segundoan garaipenaren gola lortu arte, Azkarragak egin zuena, hain zuzen ere. Amaiera epikoa eta garaipen handia, zalantzarik gabe.
Zorionak, mutilak.
Martutene K.E. 0-5 Infantil Txikia
Uritzen taldeak lehen zati bikainarekin nagusitasun handiz jokatu zuen partida, non taldeak altu estutzeko indarra izan zuen, jabetza bakoitzari zentzu handia eman zion eta aukera ugari sortzea lortu zuen. Atsedenaldirako markagailua oso aldekoa zen; bigarren zatian, bestalde, partida parekatuagoa izan zen, nahiz eta urdinek beste gol bat lortu. Orain atseden hartu eta zubiaz gozatzeko garaia da, mutilak.

