Ez dago atsedenik maila autonomikoetan eta, beraz, gure talde batzuk jardunaldi honetarako prestatzen ari dira. Asteburu honetan hainbat partida aurreratuak izango dira, eta horren erakusle dugu Gazteen Nazional Mailak Gernikaren aurka atzo jokatu zuen partida. Jarraian, jokatuko direnen aurretikoak eta aipatu dugun partidarena kronika aztertuko ditugu.


Gazteen Euskal Liga

Hirugarren taldeak itxiko du zubia igandean Indautxun jokatuko duen partidan. Loyola Indautxuk aurreko urtean lortu zuen  Gazteen Euskal Ligarako igoera, eta 1972an sortutako klub honek, besteak beste, ondorengo jokalariak harrobian izan ditu historikoki:  Txema Noriega (Athleticeko jokalari ohia), Asier García Fuentes (Real Madrid eta Athleticen jokatu zuen) eta Edu Alonso (Athletic, Las Palmas eta Alavesen ibilitakoa).

Bi taldeak sailkapenean puntu kantitate bera izateaz gain,  Loyola Indautxuk Bere zelaian 6 konpromezuetatik 4 garaipen lortu ditu. Ondorioz, etxeko partidutan errenta handia ateratzen duen taldea dugu eta lehen minututik gureek intentsitate eta grina bezelako faktoreetan maila altua erakutsi behar dute. Añorgaren aurkako azken partidan lortutako sentsazio ondo jarraipena eman asmoz gogor egin du lan Iñigo Clavelen taldeak entrenamendu saioetan eta espero dugu ikaskuntza horiek partida honetan behar bezala txertatzea. Bidai on izan eta zorte on, mutilak.

Partida igandean 17:30etan  Altxarte fútbol zelaian (Bilbo).


Kadeteen Euskal Liga

Maila altuko arerioa izango du aurrean Iker Mendiluzeren taldeak Portugaleten. Etxeko taldea, igo berria izanagatik, sekulako maila erakusten ari da eta horren sintoma da gureekin berdinduta egotea, 24 punturekin zehazki. Ezkerraldeako taldeak ez du oraindik etxean partidarik galdu, eta kategoriako talde guztien errespetua merezita irabazi du, partida bikainak jokatuz eta lehiakortasun maila altua erakutsiz horietako bakoitzean. Hala ere, aurrean izango dituzte gure mutilak, eta badakite asko kostako zaiela, kadete urdina lan ederra egiten baitago denboraldi guztian zehar. 4.postuan gelditzeko txartela emango dituzten puntuak jokoan Larunbatean. Animo, mutilak.

Partida larunbatean 17:00etan Los Llanos futbol zelaian (Portugalete).

 

Gazteen Nazional Liga

Berdinketa Jubenil Nazionalak Berion, ostegunerako aurreratutako partidan. Gazpiok zuzentzen duen taldea gogotsu sartu zen partidara eta horregatik lehen abaguneak eurenak izan ziren. Hainbat ahalegin egin  arren, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ginen.

Bigarren zatian, Enaitzek taldeak merezi zuen gola aurkitu zuen, baina ez zuen batere iraun poztasunak, minutura Gernikak maisuki zuzendu baitzuen kontraerasoa ezker hegaletik golera definitzeko. Talde urdina ez zen zimurtu eta ekin eta ekin jarraitu zuen golaren bila. Horrela, atezainak Lucasen jaurtiketa urrundu zuen, baina Mancik, aldaratzean, arreta handiz, 2-1ekoa jarri zuen, taldeari berriro ere hauspoa emanez. Hala ere, berriz ere, eta denbora gutxi igaro ondoren, bisitariek eraginkortasunez erreakzionatu zuten, berdinketa ezarriz korner batean, 72.minutuan. Amaierara arte ez zen ia abagunerik izan eta 2-2ko berdinketarekin bukatu zen partida.

Atseden hartu eta gogotsu itzultzea egokitzen da.