
Sailkapenaren garaienean aste amaiera berezi hau zapore gozoarekin ixteko lehia izanen dugu igandean. Jai egun edota data bereziak izanagatik, honek ez du eragotzi lehen taldea begiz jota dugun partida honen prestaketan buru belarri aritzea. Espainiako Gazte Mailako Ohorezko Maila Berioko instalazioetara itzuliko da eta Iñigo Mendiaren taldea kopa jokatzeko txartela eskuan duela berragertuko da etxean, bigarren denboraldiz jarraian lortzen den lorpen bikaina.
Orain arte lortutako balentrieki ez da ase taldea eta bada puntuak batzen jarraitu nahi du gabonetako etenaldiaren aurretik, lider boteretsu bati abantaila murrizteko aukera paregabea baitu igande honetan. Club Atletico Osasunak modu justuan darabil lidergoa hamalaugarren jardunaldi honetan, porrot batekin eta bi berdinketarekin puntuak lagata besterik ez eta jokoan zeuden beste guztiak boltsikoratuaz. Zalantzarik gabe, erregistro benetan garrantzitsuak dira, eta erronka berebizikoa da geureentzat, taulako lehen postura hurbildu ahal izateko aukera probestu nahi dugularik.
UD Logroñeseko instalazioetan puntu bat lortzetik datoz geureak, eta zalantzarik gabe, euren zaleei gozatu ederra eman nahi diete partida on batekin eta 2023. urte benetan historiko batean etxeko bezala ixteko aukera izango duten hiru punturekin. Horretarako, badakite ahalik eta lanik onena eginen beharko dugula horretarako, talde gorritxoa barkatzen ez duen horietakoa baita. Lehen taldeak Berion jokatuko duen urteko azken partida zirraragarria bezain zaila, pasa zaitezte eta gozatu neurketa ikusgarri batez.
Duelua altueretan.
LIGAKO AURREKARIAK
2022/2023 DENBORALDIA
– C.A. Osasuna 1 – 1 Antiguoko K.E.
– Antiguoko K.E. 0 – 2 C.A. Osasuna
2021/2022 DENBORALDIA
– Antiguoko K.E. 0 – 3 C.A. Osasuna
– C.A. Osasuna 3 – 0 Antiguoko K.E.

