Errege Kopako partidarako nobedade garrantzitsuak ditugu. Iñigo Mendiak hainbat errefortzu izango ditu urtarrilaren 7an Cadizo taldeari aurre egiteko. Horrez gain, taldea urdinak zelairatuko duen hamaikakoa ere baieztatu digute. Atezaina Julen Agirrezabala izango da, atzealdean X.Alonso, Yuri eta Iraola izango dira, zelai erdian Olasagasti, Zubimendi, Unai Lopez eta Arteta, eta erasoan Guruzeta, Agirretxe eta Barrenetxea.


Mirestekoa da jokalari hauen inplikazioa, euren taldeetan egon arren, Gazte Mailako Errege Koparen edizio handi honetako lehen txanda gainditzeko helburuarekin  elastiko urdina berriro janztea. Espero dezagun euren mailarik onena ematea, K.O. txapelketa honek eskatzen duen mailan egotea eta Iñigo Mendiaren jarraibideak zuzen eta zorrotz betetzea.