Gazteen Errege Kopako 1. kanporaketako ordutegia baieztatu dute


Antiguokok Cadizen aurka jokatuko du urtarrilaren 7an, igandean, 17:30etan, Berioko futbol zelaian.


Gazte Mailako taldeak Gazteen Errege Kopako lehen kanporaketako bere partidarako ordutegia konfirmatuta dauka. Urdinak urtarrilaren 7an neurtuko dira 17:40tik aurrera. Oraingoz, partida zuzenean ikusi ahal izango da zelaian eta Antiguokoko YouTubeko kanalaren bidez.


Lehen txanda honetan, partida bakarrera, Antiguokok Cadizen aurka jokatuko du, lehen mailan lehen taldea duen egitura profesionaleko taldea, Andaluziako liga lehiatuan hirugarren postuan geratu ondoren. Errege Kopako hitzordu hau Iñigo Mendiaren bigarren esperientzia izango da, aurreko denboraldian Reala eta Sporting bezalako taldeen aurka jokatu ondoren.

Horrela, Antiguokok ilusioz beteriko partidu batekin hasiko du urtarrila, 2024ko lehen liga partida baino lehen.