Albiste eder batekin esnatu gara gaur goizean familia urdina. Izan ere, Aritz Conde (2005) jokalaria 19 urtez azpiko Espainiako selekzioaren aurredeialdian dago, Italiaren aurka Florentzian jokatuko den lagunartekorako urtarrilaren 15 eta 18 bitartean.

Ukaezina da Aritzek daraman denboraldia maila altukoa izaten ari dela. Bere hirugarren urtean da klubean, eta lorpen hau alboan izan dituen kide eta langileena ere bada neurri batean, zailtasunak zailtasun honera iritsi arte.


Lerro hauen bitartez Aritz zoriontzea besterik ez zaigu tokatzen eta, azkenik, Antiguoko Kirol Elkartearentzat bere ibilbidean irmotasunez lanean jarraitzeko beste motibo bat ere badela esan beharra dago, egunez egun Berion egiten den lana era honetako albisteekin islatzen delarik.