Hurrengo elkarrizketan Kepa Diez gure klubeko psikologoak arreta adeitsua eskaini digu eta bertan joan den asteartean La Sallen izandako hitzaldiari buruzko ikuspegi interesgarria eman digu. Gogora dezagun hitzaldia Josean Lekue Athletic Clubeko zerbitzu medikoen buruak eskaini zuela.

Nola baloratzen duzu hitzaldia zure ikuspuntutik?

Izugarri aberasgarria izan zen. Josean Lekue estatuko kirol mediku ospetsuenetako bat da. La Sallera bertaratzea eta haren partetik tratu ona jasotzea, inplikazio-maila hori gehituz zinez pozgarria izan zen bertaratutako guztientzat.


Zein ekarpen egiten dio klubari?

Alde batetik, klub gisa dugun jarduna hobetzen du, gure familiekiko harremanetan eraginkorragoak izaten laguntzen baitigu; beste aldetik, berriz, ospe handia ematen digu. Hain zuzen ere, Athletic Clubarekiko sinergia benetako gertakaria dela eta egunerokotasunean islatzen dela erakusten du hitzaldi honek. Oso pozik gaude inpaktu positibo hori gure masa sozialeko estamentu guztietara zabaldu ahal izateaz.


Zer urrats egiten ari da kluba prestakuntza integralaren esparruan?
Gero eta gehiago. Batzuk barne prestakuntzan dautza, klubak entrenatzaile bat sartzeko erabakia hartzen duen unetik bertan dagoelarik. Beste aldetik, antolatzen ditugun zeharkako mugarriak daude, hala nola komunikazio hau edo programa osatzen duten beste edozein.


Zer abantaila atera diezazkiekete jokalariek ekitaldi horiei?
Kontaezinak, eta ez jokalariarentzat bakarrik, baita jokalariaren barruan dagoen pertsonarentzat ere. Kirolari gisa aurrera egin ahal izateko eta edozein testuingurutan eraginkortasunez moldatzen den pertsona izateko, ezinbestekoak diren zeharkako gaitasun batzuk daude, eta hauek dira gure egunerokotasunean eta ekitaldi sorta honen bitartez irakasten saiatzen garenak.


Denboraldi honetan horrelako beste ekitaldiren bat biziko al dugu?
Hirugarren komunikazio bat geratzen zaigu, “Futbolak zer ekarpen egin diezaioke Mutil Futbolarien Garapen Integralari” izenekoa. Laster data jakinaraziko diegu familiei. Kirol-jarduera zuzendu behar duten alderdiei buruzko hitzaldia izango da, zeharkako garapenaren ikuspegitik jarduera hori eraikitzailea izan dadin.


Azkenik, zer ekarpen egiten diete espazio horiek familiei?
Espazio horiek erabilera bikoitza izatea nahi dugu. Hari nagusi komun batean oinarritzen diren hitzaldiak antolatzen saiatzen gara, gure jokalariek eta haien familiek eskura ditugun bitartekorik onenak eskura izateko. Ematen dizuegun informazio horretaz gain, malgutasun handieneko guneak izan daitezen saiatzen gara, gurasoek beren kezkak adierazteko eta horiei egokitutako erantzunak jasotzeko aukera izan dezaten batik bat.