Urtero bezala, Antiguoko Kirol Elkarteak kirol anitzeko campusa eskainiko die 8 eta 16 urte bitarteko haurrei. Opor garaia beti da denbora aproposa gazteek kirola egiteko, eta gure kasuan helburu nagusia kirolaren bidezadiskidetasuna eta laguntasuna sustatzea da. Berion eta La Sallen garatzen den Campusean kalitatea, arreta pertsonalizatua eta kirol-balioei buruzko prestakuntza bikaina gailentzen dira.


Aste Santu honetan, apirilaren 2tik 5era eskainiko dugu zerbitzua, eta familia bakoitzak nahi duen egunetan eman ahal izango du izena. Dibertimenduz eta ikaskuntzaz beteriko esperientzia paregabea bizitzeko aukera, izan ere, Campusak kirol esperientzia eskaintzeaz gain, aztarna ezabaezina ere uzten baitu. Zure zain gaude!


Izena-emateko esteka: 

https://forms.360player.com/antiguokoke/form/f826549e-0d49-418b-a3a2-81ff08940b56