
Dani Perez Llorens gure jokalari ohia (Altzan jaioa, Donostian) zorioneko dago, astelehen honetan Real Madrilen lehen taldearen entrenamenduan parte hartu baitzuen, Carlo Ancelotti entrenatzaile eskarmentudunaren zuzendaritzapean. Albistea poz handiz hartu du familia urdinak, Antiguokon eman baitzituen lehen urratsak Danik, benjamin kategoriatik hasiz Kadeteen Euskal Liga amaitu arte, 21/22 denboraldiaren bukaeran Real Madrilek fitxatu baitzuen.
Zalantzarik gabe, ezin dugu alde batera utzi klubeko teknikarien eta langileen aparteko lana, urteetan zehar Daniren garapen personal zein futbolistikoan lagundu baitute. Azkenik, Antiguokotik gure zorionik zintzoenak adierazi nahi dizkiogu Daniri eta bere familiari lorpen berezi eta bakar honengatik, eta zinez goranzko ibilbide honetan jarraitzea nahi dugu era honetako albiste gehiago jasotzeko. Benetan harro gaude bere historiaren parte izateagatik, eta gogotsu espero ditugu klub zurian eman ditzakeen urratsak. Zorionak eta erritmoa ez dadila gelditu, Dani!

