Euskal selekzioaren 14 urtez azpikoen deialdian ere ordezkaritza urdina dugu. Kasu honetan, Jon Barrio jokalariak abenduaren 20an 18:30etan Zubipeko futbol zelaian (Hernani) egingo den entrenamenduan parte hartuko du. Taldean izan duen errendimendu bikainak, bere konpromisoa eta gaitasunak islatzeaz gain, taldearen arrakasta kolektiboa ere erakusten digu, staff-ak gidatutako etengabeko ikaskuntzan oinarrituta egonik.


Albiste atsegin hau gure bidea eraikitzen jarraitzeko beste arrazoi bat da, izan ere, horrelako deialdien atzean jokalarien garapen integralaren aldeko aldarri argia dago eta, beraz, Antiguokok egunerokoan lanean jarraituko du bere jokalarien hobekuntzari begira.