Carla Penedo eta Carlota Montero jokalari urdinak Gipuzkoako selekzioarekin abenduaren 26an Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako selekzioen artean jokatuko den txapelketan eta abenduaren 30ean Arizmendiko txapelketan parte hartzeko deituak izan dira. Adinez kadeteak izan arren, biek Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailan lehiatzen dihardute denboraldian zehar.

Merezitako saria, jakina, egiten ari diren ikasturte bikainaren islada izaki deialdia. Izan ere, taldea borobiltzen ari den denboraldia ikusgarria da, emaitza bikainak erdietsiz eta egunerokotasunean staf-ak maisutasunez aurrera eramandako lanaz baliatuz. Hala, taldearen une gozoaren parte ditugu Carla eta Carlota ere. Zorionak bikote, esperientziaz disfruta ezazue.