Beñat Aramburu, Iñigo Sainz de Leciñana eta Oihan Vicente jokalariak 16 urtez azpiko euskal selekzioaren deialdian sartu dira abenduaren 20an 19: 00etan Matigoxotegi futbol zelaian egingo den entrenamenduan parte hartzeko. Gogoratu behar da hiru jokalari hauek azaroaren hasieran 16 urtez azpiko euskal selekzioak Galizia eta Asturiasen aurka Vigon jokatu zuen txapelketan parte hartu zutela.


Zalantzarik gabe, deialdi hau A Kadetea denboraldi honetan egiten ari den talde-lanaren saria da, Kadeteen Euskal Ligako sailkapeneko goiko aldean baitago. Antiguoko Kirol Elkarteak bere lan ildoan sendo jarraitzen du, jokalariek entrenamendu eta partida bakoitzean futbolean eta pertsonalki hobera egin dezaten eta gure klubetik pasatzeak jokalari bakoitzaren helburuak lortzen lagun dezan.