
Bihar, azaroaren 28an, Antiguoko Kirol Elkartearen Prestakuntza Programaren I. Jardunaldia hasiko da, La Salle ikastetxeko ekitaldi-aretoan, 18: 30etik aurrera.
Estreinaldiko jardunaldiaren gaia Futbolariaren garapen emozionala izango da, baita jokalari horientzako motibazio-bideak ere jorratuko direlarik. Kepa Diez kirol psikologoak emango du hitzaldia. Futbolari gaztearen garapen emozionala eta motibazioa bere garapen integralaren funtsezko zatia dira, eta horrek eragin handia izango du kirolari eta pertsona gisa duen bilakaeran.
Norberaren bizi-esperientziaren funtsezko alderdiak landuko dira, hala nola emozioak ezagutzea eta arautzea. Era berean, estrategia zehatzak emango dira frustrazioari aurre egiteko eta errespetua eta enpatia erabiltzeko estrategia nagusi gisa, futbolean diharduten gainerako eragileekin harremanetan jartzeko.
Pertsona baten bizitzan funtsezko hainbat zutabe lantzea dugu helburu, futbol-jokoak berak sortzen dituen ezagutzak alde batera utzita. Gure klubak eremu honetan ibilbide ezaguna eta konbentzitu eta kontzentziatua darama, benetako eta ageriko garrantzia duten gai hauetan ahalik eta modu holistiko eta integralenean lan egiten.
Lehen jardunaldi hau infantil eta kadete mailako jokalariei zuzenduta dago eta hemendik gonbidapena luzatzen diegu haiei eta noski euren familiei ere, dagokion edukiera bete arte present egoteko aukera edukiko luketelarik.
HIZLARIA: KEPA DIEZ – Kirol Psikologoa
GAIA: Futbolariaren garapen emozionala
EGUNA ETA ORDUA: Azaroaren 28a, 18:30 tan.
LEKUA: La Salle Ikastexeko ekitaldi aretoa.
Bertan espero zaituztegu,

