Beste hiru puntu Endika Moralesen taldearentzat, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen baitu Mariño – Real Union talde bidasoarrarekin batera. Beraz, beste jardunaldi bat itxi genuen hiru puntuak poltsikoan genituela, eta aurreko asteetan esan dugun moduan, taldeak parrokia edota kluba bera ilusionatzen jarraitzen dau, eta ez gutxi. Jarrai dezagun.


Ez zen erraza izan Zumarragako partida, Argixaoko instalazioetan jokatutako partida hain zuzen ere, non geure taldeari asko kostatu zitzaion partidan sartzea. Etxekoek bisitarien barneko jokoa zailtzen zuten, ondoren kontraerasoa eraginkortasunez egin ahal izateko. Ez ginen zehatzak izan, eta, agian, mugikortasun apur bat falta izan zitzaigun aurreratutako lerroetan, eta estatiko agertu ginen, hainbat alderdi egokitu behar izan genituelarik partidan zehar. Taldeak hobera egin zuen eta kontrako aldean nolabaiteko arriskua sortzen hasi ginen. Ainhoak ez zuen barkatu ordea eta 30. minuturako baloi zuzen bat probestuaz atea zulatu zuen. Taldeak ez zuen gehiegi sufritu eta markagailuko aldea handitzeko aukera ere izan zuen. Esan beharra dago aurretik Aroak meritu handiko geldialdia egin behar izan zuela emaitzari eusteko. 0 – 1 atsedenaldirako.


Irteera ona izan zuen taldeak partidan bigarren zatian, eta horren ondorioz, jarraian izan genituen bi aukeretako batean, Del Riok hegaletik egindako jokaldi on batean, Ainhoari urrezko baloi bat jarriz, oraingoan ere errukirik izan ez zuena, 0-2koa ezarri zuen. Hala ere, partidak irekita jarraitzen zuen eta epaileak zorigaiztoko puntua seinalatu zuen gure arean eskuz gelditutako jokaldi baten ostean. Lehen instantzian huts egindako penaltia errepikatzeko agindu zuen, etxeko taldeak barkatu ez eta partidako 55. minuturako 1-2koa jarriz. Kolpea izan zen maila onean lehiatzen jarraitu behar izan zuen taldearentzat, segurtasun interesgarria erakutsiz eta errentari modu kontrolatuan eutsi ahal izan ziolarik. Bosgarrenez jarraian hiruna batzen jarraitzeko nortasuna agertu genuen.


Beste hiru etxetik kanpo.