Lehen taldeak bide bikainean jarraitzen du eta hiru puntu batu ditu berriro, denboraldi hasiera honetan  erregistro oso  interesgarriak egin dituelarik. Oraingoan, Txantrea K.K.E-ari gailendu zitzaion Berion, geureak 24 puntara iritsiaz dagoeneko. Meritu handiko lorpena, dudarik gabe.


Oso neurketa zaila izan zen aurreko jardunaldietan egitura profesionalak gainditu eta sailkapen-taularen erdian kokaturik dagoen aurkari on baten aurka. Nafarren proposamen ausarta, jokaldi konbinatuetan goian jende asko pilatzen zuena eta defentsa-arloan egiten genuen lana zailtzen zuena. Etxekoek ondo doitu zuten fase hori, eta trantsizio azkarretan min egitea lortzen zuten, batez ere ezkerraldetik. Markagailuan aurretik jarri baino lehen gol aukera batzuk izan genituen eta gero, 38. minutuan, Gabilondok urdinak jarri zituen aurretik, gureen jokaldi on baten ondoren. Lehen zatiko azken txistua etorri zen ondoren eta etxeko taldeak aurrea hartu zuen markagailuan.


Bigarren denboraren hasieran nahiko goiz, defentsa lerroari lapurtutako baloi on bat baliatu zuen Axik 54. minutuan arratsaldeko bigarrena sartzeko. Ez zuen amore eman, ezta hurrik eman ere, Txantrea K.K.E.k, eta ia minutura, korner jaurtiketaz entsegatutako jokaldi batean, aldeak murriztu zituzten partidan erabat sartuz. Lehiak irekita jarraitu zuen eta egindako aldaketekin bi taldeek freskotasunean irabazi zuten bi aldeetan markagailua aldatzeko aukerak egon zirelarik. Epaileak neurketaren amaiera adierazi zuen eta Antiguoko K.E.k hiru puntu batu zituen berriro.


Denboraldiko lehen hilabete bikainak, zorionak denoi.