
Emakumezkoen lehen taldeak beste garaipen bat lortu zuen igande arratsaldean Berion jokatutako derbian, dinamika onari jarraipena emanez, azken hiru asteetan jarraian lortutako hirugarren garaipena lortuz. Sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dugu eta gehiago nahi dugu.
Partida oso parekatua izan zen ligako zortzigarren jardunaldi honetan. Talde bisitariak ere maila ona erakutsi zuen eta ez zen lan erraza izan jokoan zeuden hiru puntuak ateratzea. Erritmo handiko lehia eta partida-plana nahiko argia bi taldeen aldetik. Hasierako minutuetan hobeto sartu zen kanpoko taldea, nahiz eta egia izan geureek hobera egin zutela eta aurkariaren atean min egiten hasi zirela. Aukera paregabea izan genuen lehen zatian baina Intxaurdi K.E.ko atezainak geldiketa bikaina egin zuen, eta aldageletara joan aurretik ez zen askoz denbora gehiago egon. Atzean serio eta baloiarekin hobeto, berdintasuna nabaria zen.
Egokitzapen garrantzitsuak bigarren denborarako, non bisitariek gure ateko langan jo zuen gol aukera bat izan zuten. Une horretatik aurrera partida joan-etorrikoa izan zen eta bi taldeek aukerak izan zituzten. Endika Morales-en jokalariak berriro minutuak aurrera joan ahala hobetuz joan ziren, presio lan on batekin haien ate aurrean hurbilketa arriskutsuak eskaini zituen gehienbat 60. minututik aurrera. Eta horrela iritsi zen neurketako lehen gola, Koro eta Ainhoaren arteko sekuentzia bikain batean eta lehenengoak 1 – 0ekoa ezarri zuen markagailuan. Jarraian, bisitariak susturen bat edo beste ematen saiatu ziren eta minutu batzuetan hortzak estutu behar izan genituen, baina partida bere hondarrean sartzen ari zela, Ainhoak, jaurtiketa estu baten ondoren, azken 2-0ekoa jarri zuen markagailuan.
Taldearen partida oso serioa izan zen beste behin, aukera gutxi emanaz atzean eta ate aurrean ondo jokatuta, derbian aurkari on baten aurka garaipena lortzeko.
+ 3 eta aurrera goaz.
