Aste Santua bueltan da eta aurten ere geure taldeetako batzuk Saloura joango dira udaberriko Costa Daurada Cup 2023 txapelketa arrakastatsu honetan parte hartzeko asmoz.


Datak apirilaren bigarrenetik hasita aste horretako seigarren egunerarte izanen dira eta geure mutilek lau egun izango dituzte futbolean, aisialdian, adiskidetasunean eta elkarbizitzan euren denbora elkarbanatzeko, bizitza osorako oroitzapenak izango dituztelarik.


Emakumezkoen futboleko atalari dagokionez, alebin, infantil eta kadete adinean dauden taldeak bidaiatuko dute, baita gorengoen mailan parte hartzen duen taldea Kataluniako lurretara joango delarik.


Gainera, gizonezkoen egituraren ordezkariak ere izango ditugu. Hain zuzen ere, eskolako jokalariek eta infantilekizango dituzte benetako ekintza anitz eta dibertimendu osoko egunak bertan igarotzeko aukera.


Txapelketaren egitaraua honako hau da, datak esleituta:


Apirilak 2, IGANDEA

  • Ongi etorri eta dokumentazioa jasotzea.
  • Afaria eta ostatua.

Apirilak 3, ASTELEHENA

  • Sailkapen-partidak.
  • Txapelketaren inaugurazioa

APIRILAK 4, ASTEARTEA

  • Sailkapen-partidak eta kanporaketak.

Apirilak 5, ASTEAZKENA

  • Playoffak
  • Silver Cup eta Bronze Cup finalak
  • Dominen eta garaikurren banaketa.

Apirilak 6, OSTEGUNA

  • Costa Daurada Cup playoffak eta finalak.
  • Dominen eta garaikurren banaketa.
  • Talde parte-hartzaileen agurra.

Egutegiei dagokionez, datak, ordutegiak eta futbol-zelaien esleipenari dagokionean, Costa Daurada Cup 2023 aplikazioan daude eskuragarri, eta berau erraz deskarga daiteke gailu mugikorrean.


Abentura hasteko gogo handia dugu, goazen hara!