
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Lehen taldeak ostiralez jokatuko du liga txapelketari dagokion 25. Jardunaldia. Asteburuko partida aurreratua izanen da beraz Aita Mari futbol zelaian jokatuko dena. Geure taldeak ezin izan zuen liderraren aurka punturik urratu eta beraz aste santuko geldialdia baino lehen berriro ere hiru puntuak poltsikoratu nahi nituzke. Kostaldeko taldea goi postuetan kokatuta dago eta bera ezin da Errealari puntuak ostu dizkion talde bakarra futbol zelai hartan jokatutako neurketan, gainera. Datu benetan esanguratsua talde gorriak duena eta beraz argi dago ez dela ez batere erraza izango puntuak gehitzea ostirala honetan. Ordea oso maila onean gaude eta aurreko astekoa lehenbailen ahaztu nahi du taldeak. Garaipena eskuratu nahiko genuke.
Partida ostiralean 20:00 tan Zumaiako Aita Mari futbol zelaian.
GORENGOEN MAILA
Ia konturatu gabe sartu gara igoera fase honetako bigarren itzulira eta geure taldearentzat aukera guztiak irekita daude oraindik. Azkenekoan Elgoibarren jokatutakoan porrota jaso bagenuen ere ezagututa zein den geure taldearen nortasun eta izatea, ziur grin asko eta gogo handiarekin zelairatuko direla Berioko berdegunera larunbatean. Aurrean beste kostaldeko talde bat izanen dugu, Orioko FT, talde sendoa eta geure puntu berberak dituena. Beraz ezin dugu hutsik lidertzara gerturatu nahi badugu eta erronka horixe bera dela jakin badakigu. Indartsu neskak, aurrera.
Partida larunbatean 17:25 tan Berio futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Hamalaugarren jardunaldia Kadeteen Ohorezko Mailan lidertza oso sendoa duen geure taldearentzat. Bada, txapeldunak izateko aukera handiak izanik, helburu horretara geroz eta gehiago hurbildu nahi dute eta horretarako jardunaldi honetan ere ezin dugu hutsik egin. Aurrean CD Mariño talde irundarra izanen dugu eta joaneko partidan erraz gailendu zen talde urdina. Beraz, maila onean jarraitu beharko dugu denboraldi on honetan egin dugun lan handia borobildu nahi badugu. Bikainak zarete, ekipo.
Partida larunbatean 10:15 tan Berio futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Futbol 11ko Udaberri txapelketa hastear da asteburu honetan estreinuko jardunaldia jokatuz. Une berezia eta polita beste modalitate honetara egokitzapen prozesua hasteko eta taldea irrikitan dago, egia esatearren. Denboraldia ikaskuntza osoz beterik du taldeak eta oraingoan ere ez da gutxiago izanen. Aukera polita beraz taldea nola moldatuko den ikusi eta aztertzeko. Orain arte egin duten lanari eustekotan badabiltza, ziur bikain moldatuko garela.
Partida larunbatean 09:00 tan Hernaniko futbol zelaian.

