ZUMAIAKO FT 1 – 1 ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Ostiralean Aita Mari futbol zelaiean esperotako partida oso berdindua jokatu zen. Markagailuak ongi azaltzen duen bezala oso lehiatua izan zen norgehiagoka eta puntu banaketa egon zen kostaldeko talde gorria eta geure talde urdinaren artean. Horrela beraz, geureek bolada onean jarraitzen dute eta sailkapeneko zazpigarren postuan egonkortu da taldea dagoeneko. Merezitako atsedena heldu da lehenengo taldearentzat eta egia esatearren denboraldiaren bigarren zatia bikaina izaten ari da. Pilak kargatu neskak eta bueltan ikusiko dugu elkar.

 

 

GORENGOEN MAILA 6 – 0 ORIOKO F.T.

Partida biribila bigarren taldeak egindakoa larunbata arratsean Berion. Yarza (x2), Olaia, Del Río, Udane eta b.a. sartutako golek urrezko hiru puntu eskuratzeko balio izan zuten. Honela Mintxetan sufritutako azken porrota ahaztu eta berriro ere bigarren postuan ezarri gara, liderrarengandik lau puntuetara kokatuaz. Garrantzitsua zen atsedena baina lehen berriro ere hiru puntuak eskuratu eta zapore gozoarekin oporrak hartu eta atsedena edukitzea. Zaindu eta bueltarako erronka handietan murgiltzeko presta zaitezte, neskak.

 

 

KADETEEN OHOREZKO MAILA 4 – 0 MARIÑO CD

Pauso handia eman du Cotiren taldeak txapelketaren lehen postua ziurtatzeko garaian eta Junek, Libek, Carlota eta Cloek sartutako golei esker beste garaipen berri bat eskuratu dugu eta dagoeneko bigarren sailkatua hamaika puntutara dugu, amaierarako lau partida besterik geratzen ez direnean. Gainera gogora dezagun taldeak ez duela partidarik galdu eta beraz, denboraldia borobildu nahi du hemendik amaierara geratzen diren asteetan. Atseden hartu ezazue eta ziur bueltan bolada onari jarraipena emango diogula.

 

 

HERNANI CD 1 – 1 INFANTILEN OHOREZKO MAILA

Futbol 11 modalitateko lehen partida jokatu zuten geure infantilek larunbatean Hernaniko Zubipe futbol zelaian eta egia esatearren, oso inpresio eta zapore positiboak utzi dizkigu Udaberri Txapelketa honetako lehen jardunaldiak. Horrela, bada, lehen esperientzia on honekin atseden asteak datozte taldearentzat. Lan ona egin dugu eta orain merezitako egun lasaiak datozte ondoren azken txanpa bikain bat egiteko asmoa baitugu. Ongi ibili.