Infantil Txikiko taldeak bezala, bigarren urteko nagusiek ere laster hasiko dute euren mailako Txapeldunen Fasea. Txakarren mutilek ilusio handiz ekingo diote bigarren fase interesgarri honi, non behar bezala hobetzen jarraitzea izango den helburu nagusia.


Honako talde hauek osatzen dute taldea:


Infantil Handi. Txapeldunen fasea, 1. MULTZOA


1- VASCONIA C.D.

2- SAN MARCIAL C.D.

3- REAL SOCIEDAD S.A.D.

4- ANTIGUOKO K.E.

5- REAL UNION CLUB SAD

6- HERNANI C.D.

7- BETI ONA C.D.

8- MARTUTENE KE

9- IGELTEGI C.F.

10- TOURING C.D.

11- KOSTKAS MARIAREN BIHOTZA C.D.

12- ARRUPE CHAMINADE C.D.D.F.


Asteburu honetan bertan estreinatuko da Berion Kostkas Mariaren Bihotza C.D. taldearen aurka, maiatzaren 19an Igeltegi F.C.ren aurka jokatuko duen txapeldunen fase zirraragarri honi amaiera emateko jardunaldian.


Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek partida bakarrera jokatuko dute finala, zelai neutralean eta multzo bakoitzeko bigarren sailkatuek 3-4 posturengatik jokatuko dute partida bakarrera eta baita zelai neutralean ere Errendimenduko Infantil Handi Euskadiko Eskolarteko Jokoetan Gipuzkoako futbola ordezkatuko duten hiru taldeak zehazteko.