Dagoeneko argitaratuta daude multzo berriak eta denboraldiko bigarren fase honetako egutegiak gure gizonezkoen infantil taldeentzat Gipuzkoako Futbol Federazioaren webgunean.


Infantil mailako lehen urteko taldeari dagokionez, Uritz Ansoaldek zuzentzen duen Infantil Txiki hurrengo multzoan ageri da eta aurkari hauekin:


                                      Infantil Txiki; Txapeldunen fasea, 1. TALDEA


1- SAN MARCIAL C.D.

2- HONDARRIBIA F.E

3- ANTIGUOKO K.E

4- PASAIA K.E.

5- LENGOKOAK S.D.

6- REAL UNION CLUB SAD

7- MARTUTENE KE

8- VASCONIA C.D.

9- OIARTZUN K.E.

10- IGELTEGI C.F.

11- ARRUPE CHAMINADE C.D.D.F

12- KOSTKAS MARIAREN BIHOTZA C.D.


Lehen partida Irungo San Marcial C.D.ren aurka izango da asteburu honetan bertan eta txapeldunen fase hau maiatzaren 19an amaituko da Igeltegi C.F.ren aurka jokatuko dugun jardunaldian.


Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek partida bakarrean eta zelai neutroan jokatuko dute finala. Gainera, bigarren sailkatuak 3. eta 4. postuengatik lehiatuko dira, hau ere eremu neutroan izango delarik. Finalera iristen diren taldeak eta hirugarren sailkatua Gipuzkoako futbolaren ordezkari gisa joango dira Errendimenduko Euskadiko Infantil Txiki Txapelketara.


Animo ekipo, fase berri bat hasiko da eta.