Emakumeen egituraren asteburua garaipenez betea datorkigu, gure interesetarako ona izan den jardunaldi batean, eta hazten jarraitzea eragiten diguna, txapelketan ere islatzen den eguneroko lan bikainean oinarrituta. Lehen taldeak Azpeitian lortutako garaipen garrantzitsua nabarmendu behar dugu, aparteko kronika batean, eta baita, nola ez, Kadete Mailako Ohorezko Ligako taldeak multzoko liderren aurka lortutako puntuak ere.


OHOREZKO LIGA KADETEA 4– 1 MARIÑO – REAL UNIÓN

La Salle zelaian jokatutako partida, non gureek garaipen bikaina lortu zuten, beste gauza askoren artean, zelaiaren ezaugarrietara ondo egokitzen zirelarik. Mugaldekoak lider nabarmenak dira eta dinamika ezin hobea zuten, ordura arteko partida guztiak irabazi baitzituzten. Lehen zatian, bi gol alde izan genituen, geure taldearen jokaldi on banaren ostean, baina egia da mugaldekoek partida berdindu zutela atsedenaldira iritsi aurretik. Atsedenaldiaren ostean taldeak ondo jarraitu zuen lanean eta konstantzia horren ondorioz geldikako bi jokaldi onek markagailuko aldea handitu ahal izan zuten liderren aurka merezitako garaipena lortzeko. Zorionak guztioi.


USURBIL F.T. 0 – 4 KADETE MAILA

Cotiren taldeak 0-4ko emaitza argiarekin irabazi zion Usurbil F.T.-ari Haranen jokatutako neurketan eta lehen postuetatik gertu jarraitzen du lehen fase honen erdialdera iritsi garenean. Lehen fasearen erdi honetan beraz, taldea nabarmen hazi da, eta joko-maila altua erakutsi du gure jokalari gazteentzat berria den modalitate batean. Datorren astean partida interesgarria jokatuko dugu Añorga K.K.E. liderraren aurkakoa, eta Berion hartuko ditugu, benetan zirraragarria eta parekatua izango den partida batean.


INFANTILA B 6 – 0 SPORTING DE HERRERA

Partida ona izan da La Sallen jokatutako f-8 infantil mailako taldearena. Hauek ere bere hobekuntza progresiboarekin jarraitzen dute nabarmen, eta puntuazio altua pilatu du sailkapen-taularen goiko aldean jarraitzeko, lehen fasea amaitzeko jardunaldi bat falta denean. Lan ona egiten ari dira saio guztietan geure jokalariak, eta ildo horretan jarraitu behar genuke. Lehenengo fasea amaitzeko, Intxaurdi K.E. liderra bisitatuko dugu datorren jardunaldian, duelu interesgarri batean.