Hiru garaipen eta beste hainbeste porrot martxoko oihala irekitzeko. Jarraian asteburuak eman ziguna ikusiko dugu.


DANOK BAT F.C. 2 – 0 NAZIONAL JUBENILA

Bolada ikusgarriari amaiera eman zion Unai Gazpioren taldeak liderraren etxean, Mallonan, jokaturiko partidan. Ez ziren gutxiago izan lehen zatian gureak, arerioak duen mailaz jakitun kontzentratuta, eroso eta indartsu egon zirelarik. Dena den, kontua askotxo aldatu zen bigarren zatiaren hasieran, non intentsitate handiagoz jardun zuen talde bilbotarrak. Hortaz, baloi guztiak eramateko gai eta gureak berandu iritsi ziren lapurtzera minutu horietan. Bertan iritsi ziren partida erabaki zuten bi golak. Handik aurrera, gureek hobeto interpretatu zuten egin beharreko joko zuzena baina kategoriako defentsa onenaren aurka zaila da minutu gutxitan min handirik egitea, eta ondorioz etxeko taldeak apenas sufritu zuen urdinen borroka grinaren aurrean. Noizbait amaitu behar zuen boladak baina garaipenaren bidera itzultzeko borrokatuko du  irmoki taldeak aste honetan.


EUSKAL JUBENILA 4 – 3 ANAITASUNA C.D.

 Hiru puntu latzak eta merezitakoak  Txakarren taldearentzat. Izan ere, garaipen landua lortu zuen Anaitasunaren aurka igandean. Erasoan azkenaldian asmatzen ari dira gureak, eta partida hau dugu horrek adierazle. Barnetik aurreratu zituen gol ikusgarri batekin urdinak, baina nahiko azkartxo berdindu zuen talde azkoitiarrak lehia. Horren ondoren, aldiz, Marc eta Garik minutu oso on batzuk borobildu zituzten bi golekin. Aipatu beharra dago ere talde borrokalari, intentso eta landua den Anaitasunak hortzak estutu zituela une horretatik aurrera, eta markagailua berdintzea lortu zuen 80.minuturako. Azkeneko momentuan, aldiz, partida erotuta egonik eta edozein aldetara eror zitekeela argi zegoenean, Otalorak bikainki definitu zuen garaipen bikain bat lortu eta ospatzeko. Bigarren garaipena jarraian. Merezitakoa, zalantzarik gabe. Zorionak.

 

ATHLETIC CLUB 4 – 0 EUSKAL KADETEA

 Lezamako instalazioetara bisita egin genuen, eta, egia esan, lana oso konplexua zen berez, eta ezin izan genuen punturik urratu goiz itsusi eta euritsu batean.

Lehoiak hasieratik atera ziren norgehiagokako gidaritza eramateko asmoz, eta hala egin zuten oso ondo jarrita zegoen  talde urdin baten aurrean, zuri-gorrien ate ingurura ere hurbildu zena. Hala ere, Athletic Clubek erraz aurkitzen zituen kanpokoak, eta erdiraketak eta hegalekoak sartuta areako defentsan lan handia egin behar izan zuten geureek atsedenaldira 0-0 merezimenduz iristeko.

Gidoi bera bigarren zatian, eta etxeko taldeak bere legea inposatu zuen eta dezente handiagoa izan zen nagusitasunaren medio markagailua ireki zuen. Minutuek aurrera egin ahala, gainera, abantaila handitu zuten, gureak une bikaina hartu zuten arren, partidan sartu ahal izateko bi penalti ez baitzituzten sareratu. Azkenean,  bidean ikasten jarraitzeko balioko duen 4-0ko emaitza.

Aurrera mutilak.

 

OHOREZKO KADETEA 1 – 3 REAL SOCIEDAD

Mikelek zuzentzen duen taldeak gogo handiz espero zuen partida iritsi zen. Hala ere, ezin izan zuen lehia okerrago hasi, lehen kornerrean Errealak lehen gola sartu baitzuen eta hasieratik maldan gora jarri baitzen partida. Handik minutu gutxira, gainera, txuri urdinek 0-2koa lortu zuten partidaren tentsio eta urduritasunagatik eta baloiaren irteeran izandako beste akats bati esker 0-3a lortu zuen 20 ‘-an.

Amore eman beharrean, ordea, taldeak borroka egin zuen eta behetik goranzko joerarekin jardun zuen. Hodeik 1-3koa sartu zuen atezain aurreratuaren gainetik gol zoragarri baten ostean eta hortik aurrera taldeak protagonismo handia izan zuen partidan, presio on batekin baloia ateratzea saihestuz, talde txuri urdinak proposatzen zituen egoera guztietara egokituz. Markagailuan hurbiltzeko aukerak sortu arren, partida 1-3 bukatu zen, hasiera kaskarrarekin baina talde honen arima erakusten duen erreakzio batekin.

 

INFANTIL HANDIA 4 – 1 C.D. SAN MARCIAL

San Martzialen aurkako partida eraginkortasunez eta ez lan gutxirekin erabaki zuen taldeak. Merezimenduzko emanaldia burutu zuen taldeak partida osoan zehar etxeko  talde gisa beste garaipen bat lortzeko. Jarrai dezagun modu berean lanean  parrokia urdinari pozak ematen jarraitzeko.

 

KOSTKAS C.D. 0 – 6 INFANTIL TXIKIA

 Partida bikaina hasieratik bukaerara Uritzen taldeak lau faseetan argi eta garbi nagusi izan zen partida batean. Lehen zatirako erabakita utzi zuen topaketa, benetan gogoangarria izan zen lehen zati baten ondoren. Gainera, bigarren zatian intentsitate eta maila altuen parametroak mantendu zituen eta horregatik markagailuko aldea handitu ahal izan zuen. Zorionak, mutilak, egunero aurrera egiten jarraitzera.