Jarraian aztertuko ditugun lau taldeek garaipena lortu zuten asteburu honetan. Emaitza onak erdiesten eta sentsazio ezin hobeak transmititzen jarraitzen dugu. Berri ona.

 

OHOREZKO KADETEA

 

Gurruren taldeak merezitako garaipena lortu zuen Mariño Real Unionen aurka jokatutako partidan (2-1). Taldeak, horrela, pisu bat gainetik kendu zuen, hiru partida baitzeramatzan hainbeste merezi zuten garaipenik lortu gabe. Lan onak fruituak ematen ditu, zalantzarik gabe.

 

LEHEN KADETE MAILA

 

Garaipen landua lortu zuen Cotiren taldeak azkar aurreratu zen partida batean, baina horren ondoren erlaxatu egin zen eta aukerak jaso zituen, nahiz eta Lagun Onakek ezin izan zuen horietan asmatu. Hala ere, Anzaren 0-2koak lasaitasun plusa ekarri zion taldeari eta  gainera Noraren gol batek partida maldan behera uzten zuen atsedenaldira begira (0-3). Bigarren zatian taldeak minutu bikainak egin zituen eta Norak, berriz ere, eta Nahikarik beste bi gol sartu zituzten 0-5eko emaitzarekin amaitzeko.

 

INFANTILA F-11

 

Fanderiako zelaian bizia eta ondo lehiatutakoa izan zen partida ikusi genuen. Urdineek aurrea hartu zuten markagailuan lehen zatian, geldikako lana erabakigarria izan zelarik beste vein. Errenteriako taldeak berdinketa lortu zuen urruneko jaurtiketa on baten ostean, baina Antiguokoko jokalariek ez zituzten besoak jaitsi eta Ane Murillok 1-2koa jarri zuen markagailuan jaurtiketa on batekin. Lehen zatia emaitza horrekin eta bigarren zatian hobetu ahal izateko sentsazioekin bukatu zen.

 

Izan ere, taldeak partidaren gidaritza hartu zuen bere nagusitasuna erakutsiz, baina futbolean detaileak dira askotan gakoa, eta horregatik, alboko faltaz sartutako golaren eta Touringen kontraeraso on baten ondoren markagailua maldan gora jarri zen, amaierarako 25 minuturen faltan 3-2koa zelarik. Hementxe atera zuen taldeak bere  izaera  eta markagailua irauli zuen partida 3-5eko markagailuarekin bukatu ahal izateko. Beste jardunaldi batez talde honek duen gosea eta lehiakortasuna erakusten du.

 

INFANTILA F-8

 

Jonen taldeak bikain prestatu zuen astea Añorgaren aurka Rezolan zuen partida zailari aurre egiteko. Bi taldeen nortasun eta estilo antzekoa,  ahalik eta gehien borrokatuz eta joko zuzena aukeratuz. Hiru zati gol banarekin, lehenengoan añorgatarrak penalty baten bidez aurreratuz, urdinek bigarrenean berdinduz eta hirugarrenean 1-2 lortuz espiritu borrokalari handia erakutsi ondoren. Talde honen izaera erakusten duen garaipen handi eta ederra.