Jardunaldi askotan lidergoan egon ostean, bigarren sailkatu gisa ekingo dio Endika Moralesek zuzentzen duen taldeak igandean 18:00etan Ugalde-Bentak futbol zelaian Mariño Real Unionen aurka jokatuko duen norgehiagokari.


Orain arte izan duen erronka zailena dugu ondorengoa. Izan ere, etxean berdinketa bat izan ezik gainontzeko partida guztiak irabazi dituen liderra da talde irundarra, 55 puntu erdietsi dituelarik hogei partida hauetan.


Dena den, ezin dugu ahaztu gureak egiten ari diren denboraldia, zalego urdina topera baitago disfrutatzen jokatzen duen partida bakoitzarekin, eta zalantzarik ez dago etxekoen boladarekin amaitzeko norbait prest badago gure taldea dela. Urrutirago joan gabe, joaneko partidan Berion markagailua 2-0ekoa izan zen antiguotarren talde.


Futbola aukeraz beteta dago eta kasu honetan porrot mingarri baten ondoren lidergoa berreskuratzeko aukera bikaina aurkezten zaigu. Ondorioz, egindakoaz eta izandakoaz inoiz baino harroago, erronka zail baina berezi honi denok elkarrekin aurre egingo diogu. Zuekin gaude, neskak.