Gizonezkoen egiturako talde guztiek lehiatuko dute aste honetan. Kasu honetan, bigarren jubenilak eta infantilek urtea estreinatuko dute, gainerakoek aurreko astean hasitakoari jarraipena emango dioten bitartean. Goizean eta arratsaldean partidak bizitzeko aukera izango dugu, bai larunbatean eta bai igandean eta, beraz, ez da aspertzeko astirik izango. Goazen.


GAZTEEN LIGA NAZIONALA
Partida zaila izango du bigarren taldeak Barakaldoko San Vicente Kirol Hirian. Hala, Unai Gazpioren taldea Bizkaiko lurretara joango da 2024. urteari hasiera emateko. 2023ari amaiera eman zioten bi garaipenek prozesu luze baina polit honetan ekiten jarraitzeko balio behar dute. Aurkariari dagokionez, Barakaldok 4 garaipen lortu ditu etxean, eta datu horrek aurresaten digu kontuan hartzeko moduko taldea dela bere zelaian. Taldeak garaipenaren bidean jarraitu nahi du eta horretarako bere ideian azpimarratu behar du, partida bakoitzari anbizio, batasun eta sendotasunez aurre eginez. Bidaia on eta animo, mutilak.

Partida larunbatean 17:30etan Barakaldoko San Vicente kirol hirian.


GAZTEEN EUSKAL LIGA

Urdaneta C.D. jasoko dute Iñigo Clavelen mutilek urteko lehen garaipena bilatzeko. Taldeak ez du bere momenturik onena bizi emaitzei dagokienez, baina argi du horrela lehiatuz gero berandu baino lehen iritsiko dela garaipena. Gainera, egunerokotasunean baikortasun giroa nabari da, eta horrek partida hiru puntuak lortzetik gertu egoteko behar duten batasunarekin eta konpromisoarekin jokatzea ekarriko die. Aurrean, bizkaitarrak jaitsiera postuetatik irtetea ahalbidetuko dien garaipena lortzen saiatuko dira. Dena erabakitzeke Berion, eutsi goiari mutilak.

Partida igandean 17:00etan Berioko futbol zelaian.

KADETEEN EUSKAL LIGA

Partida ikusgarria Berion. Izan ere, gure feudoan kanpaina bikaina egiten ari diren bi talde handi lehiatuko dira. Armaginak hirugarren sailkatuak daude eta memento gozoan ditugu, gureak laugarren postuan dauden bitartean. Bi talde ausart ikusiko ditugu, erasorako gaitasunarekin eta defentsarako ordenarekin, eta oso zaila izango da lehia nork eramango duen aurreikustea. Zain dago zaletu antiguatarra gureentzat goiburuko postuetan finkatzeko bultzada handia izan daitekeen partidua ikusteko. Zorte on, mutilak.

Partida larunbatean 12:10ean Berioko futbol zelaian.


OHOREZKO KADETEA

Bigarren itzulia hasiko da Mikel Valcarcelen taldearentzat eta lehenik eta behin Kostkas C.D. hartuko du Berion. Matigoxotegiko lehen itzuliko partida gogora ekartzen badugu, taldeari asko kostatu zitzaion puntua lortzea aurkariaren lan onagatik. Beraz, mutilek duten dena eman beharko den eta sendo jokatu behar den jakitun ateratzeko derrigortasuna dute behar bezala lehiatu ahal izateko. Abendutik ez du Kostkas C.D. taldeak txapelketan jokatzen, joan den astean atseden hartzea egokitu baitzitzaion. Gureek, berriz, azarotik ez dute porrota ezagutu eta, beraz, puntu asko batzen jarraitu nahi dute sailkapenaren goiko aldean mantentzeko.

Partida larunbatean 10:30etan Berioko futbol zelaian.


INFANTIL HANDI

Donostiar derbia izango dugu igande arratsaldean Puion. Txakarren taldeak Vasconia C.D. taldearen aurka neurtuko ditu indarrak aspaldiko ezagunen arteko dueluan; izan ere, duela gutxi Berion bi taldeen arteko partida ikusi ahal izan genuen, emaitza amaratarrentzat aldkoa izan zelarik. Kasu honetan, taldea Aietera joango da  saio eta partida bakoitzean egiten ari diren etengabeko ikaskuntza berdean erakusteko gogoz eta ilusioz. Bien arteko aldea bi puntukoa baino ez da, eta garaipena lortuz gero, posturen bat igotzeko txartela erdietsiko genuke. Goazen, mutilak.

Partida igandean 16:00etan Puioko udal zelaian.


INFANTIL TXIKI

Gureek Hondarribia F.E. hartuko dute partida zail batean, lau garaipen jarraian lortu dituen aurkaria baita, kanpaina zinez interesgarria eginez orain arte. Hala ere, Uritzen taldeak badaki denboraldian zehar eman dituen aurrerapauso guztiak, eta bere estiloari leial  izanik jokatuko du partida, ahalik eta ondoen lehiatzeko. Konfiantza, ilusioa eta pasioa izango dira igande honetako partiduari aurre egiteko ezinbesteko hiru elementuak.

Partida igandean 10:30etan Berioko futbol zelaian.