
Endika Moralesen taldeari Zumaiako Aita Mari futbol zelaia bisitatzea egokitzen zaio larunbat honetako arratsaldeko 18:00etan. Gipuzkoako kostaldeko herri ederreko taldea gauzak zail jartzen saiatuko da 2023 borobil bat egin ondoren iritsiko den talde urdinaren aurrean. Zumaiarrak zortzigarren postuan daude sailkapenean, gureek lidergoa partekatzen jarraitzen dutelarik Mariño Real Unionekin.
Denboraldia erdialdera ere iritsi ez dela jakinda, gure jokalariek orain arte lortutako guztiari jarraipena emateko gogo ikaragarriarekin egingo diote aurre datorrenari. Jarrera hori guztiz bat dator staff teknikoaren modus operandi-arekin. Izan ere, honek saio bakoitzean hobetzen jarraitzeko asmoarekin dihardu buru belarri, asteburutan behar bezala lehiatu ahal izateko. Mezu argi eta erraz hori primeran islatzen ari dira jokalariak.
Astebeteko atsedenaren ostean, aurreko asteartean itzuli ziren lanera neskak. Beraz, espero dezagun aste honetako hiru saioek partidaren xehetasunak amaitzeko balio izatea, oso zelai zaila baita bisitatuko dutena, non Zumaiak emaitza onak erdietsi dituen, gol asko sartuz horietako batzuetan gainera. Ondorioz, funtsezkoa izango da taldeak ideiarekin konprometituta jarraitzea eta kohesioa eta sendotasun mentala mantentzea urtea ondo hasteko eta lidergoa lortzeko borrokan jarraitzeko. Beldurrik ez altuerei.

