
Bagatoz beste behin jardunaldi zinez interesgarri batekin. Kasu honetan, 3 partida etxean eta beste hainbat kanpoan jokatuko dituzte gure taldeek. Nabarmendu daitezkeen partidak dira, zalantzarik gabe, bi infantilek Igeltegiren aurka izango duten derby-a.
JUBENILEN NAZIONAL LIGA
Gure bigarren taldeak bigarren itzulian daraman bolada ezinhobeari jarraipena eman nahi dio kosta ala kosta. Horretarako, hurrengo geltokiak Agorrosin (Bergara) du izena. Hots, zelai zinez zaila eta aurkari gogor bat parean. Joaneko partidoan irabazteko zorian egon ziren bergararrak, gureek azkeneko jokaldian sartu baitzuten berdintzeko gola. Laburbilduz, bizitzen ari garen une hau bide beretik aurrera egiteko bulkada izan dadila, kategoria honetan erlaxazioak eta anbiziorik ezak ondorio benetan kaltegarriak baitakartza. Sailkapenari dagokionez, goiko postuetan finaktzeko urrea balio duten hiru puntuak daude jokoan. Aurrera ekipo.
Partida larunbatean 11:30etan Agorrosin futbol zelaian (Bergara).
JUBENILEN EUSKAL LIGA
Txakarren taldeak Berion neurtuko ditu indarrak Arrupe Chaminade taldearen aurka. Derbi donostiar honetan mutilek Berion jarraian eskuratuko luketen hirugarren garaipena nahi dute, eta horretarako badakite azkeneko partidako akatsak zuzentzetik abiatu behar dutela. Astea, ordea, emankorra izaten ari da eta taldeak primeran dihardu lanean, partida borobil bat osatzeko gogo eta motibazio handiarekin. Hortaz, espero dugu sentitze hori igandean zelaian islatzea. Aurkari dagokionez, emaitza gorabeheratsuak baina talde polita dauka talde donostiarrak, eta aintzat hartzeko jokalariak izanik kontu handiz jardun beharko da 90 minutuetan zehar.
Partida igandean 15:50etan Berio futbol zelaian.
KADETEEN EUSKAL LIGA
Getxo herrira bidaiatuko du Iker Mendiluzeren taldeak Boluen jokatuko den partidari aurre egiteko. Aurreko asteburuan izandako atsedenaren ondoren, mutilak txapelketari berrekiteko gogotsu daude, izan ere, ezin dugu ahaztu meritu handiko 2.postua erdietsi zutela geldialdia baino lehenago. Egindakoaz harro egonagatik, gureak iada datorrenari begira daude, eta horretarako lehenik Getxoren aurkako lehia zaila egokitzen zaie. Bizkaitarrak Berion berdintzeko zorian egon ziren azken segunduarte erabaki ez zen norgehiagoka batean. Gainera, Puion borrokatutako garaipen bat lortzetik datoz ere. Hala ere, esaerak dioen bezala, gustuko bidean aldaparik ez. Zorte on, mutilak.
Partida larunbatean 16:00etan Bolue futbol zelaian (Getxo).
OHOREZKO KADETEA
Hirugarren eta laugarrenaren arteko guda. Antiguoko eta Real Union puntu batera daude eta partida benetan erakargarri zein ziragarri bat espero dugu Berion. Bi taldeak bolada oso onean iristen dira, irundarrek zein antiguotarrek ez baitute partidurik galdu 2023ko urritik. Hartara, biek arerioaren datu horrekin haustea suposatuko lukeen garaipena bilatuko dute. Gureak partidaren xehetasunak eta sor daitezkeen egoeren lanketaren amaiera fasean daude, ilusio eta motibazioz gainezka. Zorte on mutilak, espero dugu puntuak etxean gelditzea.
Partida larunbatean 10:30etan Berio futbol zelaian.
INFANTIL HANDI
Bigarren urteko infantilak La Salleko zelaian neurtuko ditu indarrak Igeltegiren aurka. Errenkadan lortutako hiru garaipenak taldea egunerokotasunean egiten ari den lan bikainaren isla dira, eta aste hau bide beretik joan da larunbateko lehia ahalik eta egokien garatzeko. Aurrean, ordea, etxean fase honetan partidarik galdu ez duen eta garaipen handiak lortu dituen taldea dugu Igeltegi, erronka zinez zaila izango delarik gureentzat. Hala ere, apaltasunez eta ilusioz partida aurrera aterako dugun ziurtasun osoz gaude.
Partida larunbatean 15:30etan La Salle futbol zelaian.
INFANTIL TXIKI
Lehen urteko infantilak Igeltegiren aurka jokatuko du ere, nahiz eta norgehiagoka hau Berion izango den. Aurreko astean lider gisa amaitu arren, Uritzen taldeak badaki partida bakoitza mundu bat dela eta horren ondorioz lan-erritmoa ez du jeitsi aste guztian zehar. Igeltegi San Marciali etxean garaitu ondoren iristen da, eta gureak Puion irabaztetik. Dena erabakitzeke donostiar derbian. Zorte on, mutilak.
Partida larunbatean 12:10etan Berio futbol zelaian.
