
Arrakastaz hasi zen Emakumezkoen Ohorezko Mailako bigarren itzulia Endika Moralesen Antiguorentzat, asteburu honetan lider bezala bukatzeko ere balio diona, Debagoiena Bailarari 6-0 irabazi ondoren. Aurkariaren lan onak zalantzazko hasiera bat ekarri zuen, gure staff-ekoak harritu zituen planteamendu batekin, hauek beste partida mota bat bizitzea espero baitzuten. Hala ere, taldeak eszenatoki horretara egokitzea lortu zuen, eta joko zuzenaren bidez eta azken lerroan abantailak bilatuz, 22. minutuan ireki zuen markagailua Sararen gol batekin. Ondoren, gainera, Olaiaren golak etorri ziren 29 eta 33. minutuetan, eta aldageletara joan aurretik Zuriñek aldea handitu egin zuen 43. minutuan.
Neurketaren bigarren erdiak intentsitate berdinarekin jarraitu zuen, eta Sarak 80. minutuan berriro baloia sareratzea lortu eta 87.minutuan Korok azken gola egin zuen. Emaitza gorabehera, txalotzekoa eta azpimarratzekoa da Debagoiena Bailara taldearen jarduera ausarta. Markagailuak bere ahaleginak islatzen ez dituen arren, taldeak oldarkortasuna eta erabakitasuna erakutsi zituen neurketa guztian zehar. Horregatik, defentsan sendo mantendu behar izan genuen garaipena ziurtatzeko, eta lehen esan dugun bezala, ohikoa ez zen testuinguru batera (batez ere etxeko partidetan) egokitu behar izan genuen.
Garaipen honekin, eta beste zelai batzuetan emandako emaitzak direla eta, taldeak sailkapen-taularen gailurrera salto egin du eta hori arrakasta itzela dugu, zalantzarik gabe. Hala ere, jarraipena eman beharko diogu eta horretarako partida bakoitza orain arte bezala lehiatzea da sekretua. Taldeak gogotsu espero ditu Endika Moralesek gidatzen duen staff-aren zuzendaritzapean izango dituzten hurrengo erronkak.

