
Jokalari bat agurtzea dagokigun honetan , jarraian emango duguna poz eta esker on handia ematen digu albistea da. Izan ere, Antiguoko ADNa bihotzean tatuatuta geratuko zaion Aritz Conde Athleticeko jokalaria izango baita aste honetatik aurrera, bi klubek hala erabakita.
Aritz 2021ean iritsi zen klubera, Gazteen Euskal Ligan lehiatuz lehen urtean. Ez zuen hasiera erraza izan, ezta gutxiago ere, baina lanarekin, ahaleginarekin eta talentuarekin hiru urte gogoangarri egin ditu, eta pieza garrantzitsua izan da joko-eskema desberdinetan. Horrela, bada, Antiguokorekin izan duen konpromisoak aztarna ezabaezina utzi du.
Taldeari dagokionez, taldekide bikainekin bizitzea egokitu zaio, eta une ahaztezinak bizi izan ditu haiekin, besteak beste denboraldi bikain bat burutuz Gazteen Euskal Ligan eta bi urtez Ohorezko Mailan Errege Kopara sailkatzea lortuz. Aipamen berezia egin behar zaio, halaber, gainditu zuen lesio gogorrari, gainditzearen eta esfortzuaren adibide baita.
Klubetik albiste honekin poztasuna erakutsi nahi dugu, Aritzek urte hauetan izan dituen entrenatzaile eta langileen lana oso lagungarria izan delako ibilbide eder honetan. Amaitzeko, Antiguokoko familiaren izenean, bere ibilbideko fase berri zirraragarri honetan arrakasta izateko gure desiorik irmoemak adierazten ditugu, eta bere futbol ibilbideko urratsetan arrakasta izaten jarraituko duelakoan gaude. Zorte on, Aritz!

