
Urola KE 4 – 4 Ohorezko Maila
Emakumezkoen lehen taldeak berriz ere puntu bat urratzea lortu du etxetik kanpo. Bi taldeen gol-ahalmenagatik nabarmentzen den partida berdinketan amaitu zen. Sarak (2), Sesmak eta Royok egin zituzten geure golak. Taldeak beraz, dinamika onean jarraitzen du.
Gorengoen maila 3 – 0 Oiartzun KE
Taldea garaipenaren bidera itzuli da. Lehen fasearen ondoren, aurreko astean lehen porrota jaso genuen baina hori dagoeneko ahaztua dugu. Maialenen bi golek eta Laurarenek bali izan dute Berion hiru puntu garrantzitsu lortzeko.
Aloña Mendi KE 1 – 3 Ohorezko Kadete Maila
Pasa den asteburuko atsedenaldiaren ostean, taldeak lehiatzeko gogoa zuen eta hala erakutsi zuen talde txantxikuaren aurkako lehian. Beste garaipen bat lortu zuen Aloña Mendi KE taldearen aurka, Amaiurrek, Anek eta Marenek egindako golei esker.
Oiartzun KE 3 – 1 Ohorezko Infantil Maila
Taldearen porrota Ligako hamargarren jardunaldian, denboraldiko hirugarrena dena. Taldea laugarren postuan dago partida bat gutxiagorekin.

