Emakumeen Nazioarteko Eguna! Egun berezi honetan, garrantzitsua da emakumeek bizitzako arlo guztietan (kirola barne) izandako lorpenak aitortzea eta ospatzea. Geure kirol-modalitatean, futbolean, emakumeek gogor borrokatu dute eta borrokatzen jarraitzen dute merezi duten aukera-berdintasuna eta aintzatespena lortzeko.


Egia da emakumezkoen futbola gorako bidean doala etengabe hazten ari den une honetan, bai lizentzia kopuruari dagokionez, bai mundu osoko jarraitzaile eta miresle kopuruari dagokionez ere.


Hori ez zen posible izango hamarkada luzeetan zehar horretarako urrats txiki zein handiak emanez helburu asko lortu dituzten emakumeen borrokarik gabe; futbolean jokatzeko eskubidea lortzetik hasi eta kirolariak ere elitetzat hartuta ere. Geure gizartearentzat aurrerapen handiak izan dira, kirola emakumeentzat inklusiboagoa eta eskuragarriagoa egiten baitu.


Bide horretan aurrera egiten jarraitzeko, lorpen asko baitaude oraindik lortzeke, ezinbestekoa da erakundeek eta kirol-klubek haiekin batera etorkizuna eraikitzen jarraitzea. Inklusioa eta berdintasuna existitzen diren espazio guztietan errealitate izan behar dira, eskatzen zaigun erantzukizun eta konpromiso erabateko eta erabatekotik abiatuta.


Antiguoko K.E.tik bide honetan geure aletxoa eskaintzen jarraitu nahi dugu eta azpimarratu nahi dugu gaur egun 4 talde federatu eta eskola futboleko modalitatean ditugula eta baita areto futboleko talde senior bat ere. Geure klubean gune hau sortu zenetik hiru urte igaro dira dagoeneko eta instituziotik bertatik oso kontzientziatuta gaude geure kirolean emakumearen papera indartzeko bidelagun izatetik etengabe hazteko konpromisoa hartzeaz.