
B Jubenila, Kadete A, Infantil A eta Infantil B taldeen garaipenak.
Gure egiturako taldeentzako partida ofizialen asteburua.
CD Berceo 0 – 0 A Jubenila
Mendiarenek puntu bat lortu zuten La Islara egindako bisitan. Taldea garaipenaren bila irten bazen ere, ezin izan zituen hiru puntuak lortu. Hiru aste hauetan partidarik galdu gabe egin ondoren, taldeak seigarren postuari eutsi dio sailkapenean. Atseden astea taldearentzat, liga jardunaldirik gabe.
Oiartzun KE 1 – 2 B Jubenila
Bigarren taldeak hirugarren garaipena erreskedan lortu du, azkena Karla Lekuona bezalako zelai zail batean. Oier Angulok eta Axik sartutako golek garaipenera gidatu zuten taldea. Sailkapenean erdikaldean jarraitzen dugu, bederatzigarren postuan, eta goiko aurkariekiko aldea murriztu dugu seigarrenarengandik hiru puntura soilik kokatuaz.
C Jubenila 0 – 2 Danok Bat Club C
Raulen taldeak ez zuen punturik lortu Berion aurkari zuzena den Danok Bat bilbotarren aurka. Talde bisitariaren gol goiztiar batek maldan gora jarri zuen partida eta, lehen zati amaieran, markagailua handitzea lortu zuten, bigarren gol hori sartuta.
Kadete A 2 – 2 Real Sociedad SAD
Meritu handiko puntua Iker Larrañagak zuzentzen duen taldeak larunbat goizean punta-puntako talde baten aurka lorturikoa. Partidari buelta eman ahal izan zitzaion markagailuan azpitik hasi arren, 1-2koa lortuz norgehiagokako azken minutura arte, non talde txuri urdinak markagailua berdintzea lortu zuen. Danel Aranburuk bi gol egin zituen geureentzat.
Astigarragako Mundarro FKE 1 – 4 Kadete B
Ohorezko Kadeteak garaipen garrantzitsua lortu zuen etxetik kanpo, Zarkumendegi bezalako eszenatoki konplexu batean. Oier (2), Nico eta Ametsen golek garaipena eman zioten talde urdinari, bi porrot jarraian sufritu eta gero.
Orioko FT 0 – 1 A Infantila
Taldeak Orioko mendean hartu zuen Mendibeltzen, lehen zati oso ona jokatu ondoren golik lortu ez bazuen ere. Bigarren zatian joko distira gutxiagorekin baina Iker Niñoren gol erabakigarri horrekin, hiru puntuak Beriora itzularazi zituen. Taldeak lider postuan jarraitzen du, porrotik ezagutu gabe.
Real Unión SAD 1 – 5 B Infantila
Eneko Arnedoren mutilek partida bikaina jokatu zuten Gal estadioko anexoan, aurreko asteburuan berdinketa lortu ondoren. Alain, Xemark, Ian, Telmo eta Markelen golek taldea gidatu zuten emaitza onen eta joko onaren dinamikarekin jarraitzeko. Datorren asteburuan partida handia Berion, Lazkao KE liderraren aurka.

