
GAZTEEN NAZIONAL MAILA
Pasa den asteburuan Olaranbeko belar naturalean garaipen handia lortu ondoren eta sailkapenaren erdialdean egonkortasun garrantzitsua ematen diguten hiru puntu eskuratuta, bigarren itzuliari ekingo diogu jardunaldi honetan bertan Zarautzen. Hamargarren postua geure bigarren taldearentzat, gogora dezagun, liga puntuazio-erritmo handian hasi zen, baina kategoria hau oso gogorra dela jakinda ere ezin izan zuen erritmo bizi hori mantendu azken asteetan ongi landutako hobekuntza bat emanaz eta horrela, merezitako 24 puntuak poltsikoratuaz.
Aurrean kostaldeko talde zarauztarra izango dugu, geurea bezalako ibilbide nahiko paretsua daramana hasiera bikaina eginez eta lehen itzuliaren bigarren erdian zertxobait desinflatuz. Astin Errealaren aurka garaipen handia lortzetik badatoz, beraz, lehia ez da batere erraza izango. Bigarren partida jarraian belar naturalean geureentzat, gozatzera.
Partida Larunbatean 15: 30ean Zarauzko Asti futbol zelaian (B.Naturala).
GAZTEEN EUSKAL LIGA
Hirugarren taldeak ezin izan zuen Olarizu CDren aurkakoan bosgarren garaipena jarraian eskuratu, lehen itzuliko azken partidako lehia galdu baitzuen. Baikor begiratzen diogu, beraz, bigarren itzuliaren hasierari, 24 punturekin sailkapenean, nolabaiteko lasaitasuna eta egonkortasuna ematen baitigu hurrengo ligako konpromezuei begira lan egiterako garaian. Taldea gazte mailako lehen urtekoa da, eta gaztetasunari dagokionez zailtasuna beti da handia, baina taldeak erakutsi du lehiakorra dela beti maila gogor honetan, eta horren ondorioz meritu handiko bederatzigarren sailkapen-postu hori. Bigarren filialak ere martxa ona du beraz.
Bigarren itzuliko lehen partida Gasteizko Lakua E.D.F.-ren aurka. Igo berria izanagatik denboraldi ona darama eta duela aste dezente saridun postuetatik gertu jarri zen, bertan jarraitzen duelarik. Ez da lan erraza izango, baina prest gaude.
Partida larunbatean 15: 30ean Berioko futbol zelaian.
KADETEEN EUSKAL LIGA
Joan den asteburuan Bergara KEko mahoneroen aurka porrot mingarria jaso ondoren, altxatu, zuzendu eta akatsetatik ikasi behar da. Egia esan, sailkapena gehiago estutu da eta hainbat talde daude alde ez oso handian, beraz, hortzak estutu eta ahalik eta ondoen prestatu beharko gara lehen fase honetako azken hiru jardunaldietarako.
Igandeko jardunaldia dugu bada kadete mailako gure lehen taldearentzat. Bertan, Durangoko Kulturala hartuko dugu, txapelketako fasea jokatzeko hautagaien multzoarekin bat egiteko aukerak dituena oraindik ere. Aurrera, mutilak, zuekin gaude.
Partida igandean 12: 10ean Berioko futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Kadete Mailako Ohorezko Ligako txapelketa erregular honetako lehen itzuliko azken partida irabazi zuen aurreko larunbatean geure bigarren kadete taldeak. Garaipen handia lortu zuten eta sailkapeneko postu beroetan aurkitzen gara berriro ere, laugarren postu on batean baitago lidertzatik bost puntura soilik.
Etxeko derbia geure taldearentzat igande goizeko jardunaldian jokatuko dena. Aurrean Antigua – Luberri KEko geure kideak egongo dira, eta lehen itzuliko erregistroak hobetu eta gauzak zail jarri nahiko dizkigute ziur. Derby polita, 24 orduz danbor, upel eta makilen hotsetatik pasa ondoren eta baloia utzi ondorenean geure futbol tradizioa berreskuratzeko eskainiko digutena. Hiru puntu gehiagoren bila, mutilak.
Partida igandean 10: 30ean Berioko futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Estreinuko jardunaldia Infantilen Ohorezko Mailakoe gure taldearentzat txapelketaren fase berri honetan, denboraldiaren bigarren zati honetan aurkezten dena, zenbaki eta erregistro benetan apartekin. Fase berria eta multzo berria beraz eta lehenengo partida Zizurkilgo Danena KE taldearen aurka fase zorrotz eta zirraragarria estreinatuko dugularik. Zalantzarik gabe, Zizurkilgoa azken urteotan asko hazi den kluba da, eta berme handieneko talde batekin aurkeztuko da estreineko jardunaldi honetarako. Horrela bada, denboraldiko etapa berri honi hasiera emateko lehia interesgarria espero dugu. Taldeak maila handiko futbola eskainiko duela argi dugu, orain arte bezala. Hurbiletik jarraituko zaituztegu, bada.
Partida larunbatean 12: 00etan Berioko futbol zelaian.
INFANTIL TXIKIA
Txapelketako bigarren faseko zortzigarren jardunaldia Eneko Arnedok zuzentzen duen taldearentzat. Taldeak zortzigarren garaipena jarraian lortu nahi du eta horretarako Intxaurrondoko Internazionala CDa hartu beharko du mendean larunbatean. Horregatik, ziur ez dela topaketa erosoa izanen eta geure jardunak ia asteburu guztietakoa bezalakoa izan beharko duela. Geure jokalariek estreinatuko dute klubeko karteldegia Donosti Egunaren ondorengo larunbatean eta, beraz, arreta eta kontzentrazioa landu beharko ditugu partida hasi aurretik. Jarraitu horrela eta hurrengo partidaren bila, mutilak.
Partida larunbatean 10: 30ean Berioko futbol zelaian.

