
Gizonezkoen ohorezko infantileko taldeak amaitu du jada denboraldiko lehen fasea eta egia esatearren zorioneko gaude. Taldeak meritu handia duen lehen postuan amaitu du fase hau, Kostkas KE Egia auzoko taldearen aurretik, azken unerarte eman den lehia estu batean. Dudarik gabe merezitako lehen postua lortu dugu, izan ere, Donostiarrekin osatzen den multzo hau beti izan da gogorra eta lehiakorra.
Hona hemen lehen fase honek sailkapenarekiko eman dituenak:

Dagoeneko badugu txapelketa faseko egutegia eta berau osatuko duten taldeen multzoa. Bikaina izango da Gipuzkoako lurralde osoan zehar geure infantil mailako txapelketa nagusienean ditugun talde hauen aurka lehiatzeko aukera izatea eta gehienbat, ziur ikaskuntza prozesuan ematen dugun aurrerapausua handia dela oso.
Honats txapelketa faseko egutegia:
22/01 ANTIGUOKO K.E. – DANENA K.E. 19/03 DANENA K.E. – ANTIGUOKO K.E.
29/01 ANAITASUNA CD – ANTIGUOKO K.E 26/03 ANTIGUOKO K.E. – ANAITASUNA C.D.
05/02 ANTIGUOKO K.E. – REAL SOCIEDAD SAD 02/04 REAL SOCIEDAD SAD – ANTIGUOKO K.E.
12/02 KOSTKAS K.E – ANTIGUOKO K.E. 23/04 ANTIGUOKO K.E. – KOSTKAS K.E.
26/02 ANTIGUOKO K.E. – MARTUTENE K.E. 30/04 MARTUTENE K.E – ANTIGUOKO K.E.
05/03 ORIOKO F.T. – ANTIGUOKO K.E. 07/05 ANTIGUOKO K.E. – ORIOKO F.T.
12/03 ANTIGUOKO K.E. – HONDARRIBIA F.E. 14/05 HONDARRIBIA F.E. – ANTIGUOKO K.E.
Denboraldi hasieran GFF – FGF ateratako araudiaren arabera “multzo bakoitzeko lehen lau sailkatuek (4×4 = 16) jokatuko dute itzuli bikoitzera, 8 taldeko bi multzotan banatuta (14 jardunaldi). Multzo bakoitzeko lehen biek, partida bakarrera eta ondoen sailkatu denaren etxean jokatuko dituzte finalerdiak gurutzatuta (multzo bateko 1. sailkatua, beste multzoko 2. sailkatuaren aurka). Finalerdietako irabazleek partida bakarreko finala jokatuko dute zelai neutralean, eta galtzaileek, 3-4 postua partida bakarrera eta zelai neutralean, Euskadiko Infantil Mailako Errendimenduko Eskolarteko Jokoetan Gipuzkoa ordezkatuko duten hiru taldeak zehazteko”.
Zorte on mutilak eta disfruta ezazue.

