KOPA AURREKO AZKEN ERRONKA

Antiguokok Ohorezko Mailako II. multzoko hamazazpigarren jardunaldia irekiko du Berion, Tolosaren aurka. Zalantzarik gabe, denboraldiko une oso onean helduko da partida hau Iñigo Mendiaren taldearentzat, sailkapeneko hirugarren postuan baitaude, liderrarengandik, Athletic Clubetik, 3 puntura.


Tolosak hiru garaipen, berdinketa bat eta hamabi porrotekin bidaiatuko du Beriora. Ligako azken partida, Realaren aurkakoa, 1-2 amaitu zen Usabalen, txuri urdinen alde. Tolosakoek jaitsiera postuetan jarraitzen dute, beraz partida bakoitzak garrantzi handia ematen die.


Joaneko partidan, Tolosan jokatutakoan, 1-3ko emaitzarekin itxi zen markagailua, nahiz eta emaitzak islatzen duena baino partida parekatuagoa.


Topaketa larunbatean izango da, urtarrilak 21, 17:30ean Berion.