ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Joan den asteburuan Fanderian porrota jasan ondoren, gure lehen taldeak gogotsu begiratzen dio igandeko partiduari eta hau Intxaurdi KE taldearen aurkakoa da ez gehiago eta ez gutxiago. Tradizio eta ibilbide emankorreko kluba da emakumezkoen lurralde-futbolean, eta kasu honetan geure azpitik doa sailkapenean. Partida garrantzitsua azken asteetan erakutsitako hobekuntza baieztatzeko eta Intxaurrondoko klubarekiko aldea hirutan handitzeko. Hau ere gure taldearentzat bigarren itzuliko lehen partida da eta denboraldi zati honetan zorterik onenarekin hasi nahi dute liga erregular honetan. Joanekoan emaitza 0-2 izan zen, geure jokalariek garaipena eskuratuz. Animo partida honekin, neskak.


Partida igandean arratseko 17:30 tan Berio futbol zelaiean.


GORENGOEN MAILA

Partida bikaina izango dugu larunbata arratsaldean Hondarribian. Geure taldea liderra da sailkapenean, eta atzetik du Hondarribia FE, denboraldi osoan partida bakarra galduta. Geureek ere denboraldi benetan bikaina daramate izan ere, datuek ez dute engainatzen: hamaika garaipen eta hiru berdinketa hamalau partidatan. Baina ez dira zenbakiak bakarrik, astebururo erakusten duten maila da, baita entrenamendu saioetan ere. Beraz, urte benetan ikusgarri batean egiten ari diren ikaskuntza-prozesu osoa da borobila eta ezinhobea. Erronka handia dute larunbatean, beste bat gehiago.


Emakumeen saileko eta, oro har, klubeko kide guztia gonbidatzen dugu, aukera izanda, Hondarribira joan dadin geure neskak modu garrantzitsuan animatzera.


Partida larunbatean 18: 00etan Ondartzako anexoan, Hondarribian.


KADETEEN OHOREZKO MAILA

Ohorezko Ligako Kadete mailako taldeko jokalariek ere lidergoa defendatzen dute, kasu honetan larunbatean Irunera egingo duten bisitan. Mugako hiria den IrungoVentas auzora joango gara Mariño CDa bisita egiteko, zeinak lau puntu batu dituen sailkapenean. Egia esan, taldeak bere potentzial handia erakusten jarraitzen du eta hori agerian geratu zen joan den larunbatean Rezolan, adibidez, non taldeak garaipen bat lortu zuen partidaren azken uneetan. Horrela jarraitu behar dugu txapelketa fase berez zail honetan aurkezten zaizkigun jardunaldi ezberdinetan lehenengo postua mantendu nahi badugu.


Partida larunbatean 13: 00etan Irungo Ugalde – Ventas zelaian.


INFANTILEN OHOREZKO MAILA

Ez da infantilen ohorezko ligako jardunaldirik izango, horretarako argitaratutako egutegiaren arabera.