
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Bergaran lortutako garaipenaren ondoren ziurrenik azken txanpa honetako erakargarriena izan daitekeen partida jokatuko du lehenengo taldeak igande arratsean Berion. Leintz – Arizmendi Debagoiena eskualdeko taldea jasoko dugu etxean eta benetan aukera paregabea dugu sailkapenean postu bat igo nahi badugu. Bigarren itzuli ederra egiten ari da taldea eta merituzko postu hori lortu nahiko luke. Horretarako eta gehiagorako taldea dugula sinetsita ekingo diogu norgehiagoka Itzel honi.
Partida igandean 17:10 tan Berio futbol zelaian.
GORENGOEN MAILA
Irunera eginen du bisita geure bigarren taldeak, konkretuki San Jose Obrero zelaia bisitatuko dugu eta ongi ezagutzen dugun aurkaria edukiko dugu zain bertan. Dunboa – Eguzki CD taldearen aurka lehiatuko gara igoera fase honetako 9. Jardunaldian. Geureak bigarren postuan daude kokaturik eta liderrari puntu abantaila gutxitzea izanen dute helburua asteburu honetan ere. Taldea gogo biziz dago aurreko asteko atsedenaren ostean eta partida ilusio handiarekin hartuko dugu igande arratsean.
Partida igandean 19:30 tan Irungo San Jose Obrero futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Txapeldunak Goierri eskualdera eginen dute bidaia larunbata arratsean. Lazkaon izango da oraingoan neurketa eta bertan eskualdeko erreferente den Goierri Gorri F.K. talde gorritxoa zain izangu dugu. Taldeak partidarik galdu gabe jarraitu nahi du amaierarte eta maila onean lehiatzea du helburu, aurreko asteburuan erakutsi zuen bezala, non 1-0 markagailuarekin nagusitu ziren maila bikaina mantenduz partida osoan zehar. Oraingoan ere ziur lehia ona egingo dugula, denboraldi osoan zehar bezala.
Partida larunbatean 16:00 tan Lazkaoko Arizti Handi futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Udaberri txapelketak aurrera darrai eta oraingoan Cesar Benito futbol zelaia bisitatuko dugu larunbatez eta lehenengo orduan jokatuko den neurketan. Donostiarren arteko partida polita aurreikusten da, modalitate berrian eta zinez interesgarria izan daitekeelakoan. Oso inpresio ona uzten ari da taldea azken partida hauetan eta noski oraingoan ere hala izanen dela.
Partida larunbatean 09:00 tan Cesar Benito futbol zelaian.

