
GAZTEEN MAILA NAZIONALA
Errealaren aurkako porrota eta gero, aste honetan berriro ere garaipeneko bidera bueltatzeko aukera dute Pabloren jokalariek. Oraingoan berriro ere estruktura profesionala duen talde bat jasoko dugu eta partida hau etxean jokatuko dugu, hurrenez hurren jokatuko dugun bigarrena Berion. Bada, abagune paregabea izan daiteke zapore ona berreskuratu eta bide onean denboraldiari amaiera on bat eman nahi bada behintzat. Dep. Alaves talde babazorroa bisitari etxean eta lehia oso interesgarria izanen delakoan gaude, sailkapenean batak besteari bi puntuko aldea besterik ez baitio ateratzen.
Partida larunbatean 15:30 tan Berio futbol zelaian.
GAZTEEN EUSKAL LIGA
Bigarrenez jarraian hauek ere, baina kasu honetan etxetik kanpo jokatuko dute Pituren mutilek. Ez zen partida erraza izan aurreko astean Loiun jokatu genuena eta jardunaldi honi dagokiona ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izanen. Getxon kokatuta dagoen Gobela futbol zelai dotorera eginen dugu bisita eta hauek ere beheko postutan kokatutak izanagatik, garaipena behar dute bai ala bai. Beraz, exigentzia handia izango dugu beste behin ere eta taldeak lehen zortzi postuen barruan amaitu nahi duenez denboraldia, garaipenaren bila abiatuko da lehen minututik azkeneraino.
Partida larunbatean 18:45 tan Getxoko Gobela futbol zelaian.
KADETEEN EUSKAL LIGA
Partida benetan polita txapeldunen fase honi amaiera emateko duguna. Ikerren taldeak Puiora eginen du bisita, jokatzeko oso erakargarriak diren partida horietako bat ongi lehiatzeko asmotan. Bi taldeek oso antzeko denboraldia egin dute eta azken jardunaldi honetara puntu berdinketarekin iritsi dira. Beraz, badago zer edo zer jokoan azken partida honetan eta ziur gaude partida benetan ona eginen dugula bertan. Bigarren fase honetan ongi lehiatu dugu oso, zailtasunak zailtasun denok batera aurrera eginez eta maila ona emanez.
Partida larunbatean 12:00 tan Puio futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Irunen jokatutako partida txukunaren ostean hurrengo jardunaldian Lengokoak KE hartuko dugu Berion, liga txapelketako 28. Jardunaldian. Lehen itzuliko neurketan 1-3 ko emaitza lortu genuen eta berriro ere hiru puntuak lortu nahi dira talde amaratarraren kontrakoan. Txuri – beltzak estu eta larri dabiltza sailkapenean eta puntuak behar dituzte kosta ala kosta, sailkapeneko arrisku postuetatik ihes egin nahi badute. Geureek jakin badakite partida serioa egin beharko dutela aurkariari gailentzea lortu nahi badute.
Partida igandean 12:10 tan Berio futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Azken aurreko jardunaldia bizituko dugu larunbatean eta taldeak ia eskura du lehen postua. Horretarako ordea etxekolanak egoki egin behar dira Orioko F.T. aurka dugun norgehiagokan. Kosta aldekoak beti dira zinez gogorrak eta oraingoan ere ez dira gutxiago izango, ziur. 13 puntu atera ditu talde horiak txapeldunen fasean eta hori datu adierazgarria da oso. Beraz, galtzak bete lan izanen dugu lehia honetan baina argi eta garbi dugu zein den helburua eta horretarako egin behar duguna.
Partida larunbatean 11:00 tan Berio futbol zelaian.
INFANTIL TXIKIA
Bikaina benetan Lazkaon larunbatean dugun partida. Multzoko lehen eta bigarren sailkatuaren arteko norgehiagoka eta lidertza jokoan, bada. Ez dira gutxi ez lehiak ona izateko dituen osagaiak eta Enekorenak prest daude dagoeneko Arizti Handi futbol zelaian partida ona egiteko. Talde berdea izugarrizko denboraldia egiten ari da eta meritu handia eman behar zaio, jokalari apartak dituen taldea baita. Ordea, geureek lehen postuan amaitu nahi dute eta horretarako pauso erabakiorra eman nahi dute.
Partida larunbatean 10:30 tan Lazkaoko Arizti Handi futbol zelaian.
ERRENDIMENDUKO ALEBINA
Errendimendu ibilbideko alebinak partida du igande honetan. Orion eta Orioko F.T. aurka izango dute topaketa Sergiorenek denboraldiko azken partida ofiziala jokatuko dutelarik. Azken fase honetako aurreko neurketan gailentzea lortuta eta beraz, oraingoan beste partida bat jokatzeko aukera dute geure mutikoek.
Partida igandean 10:00 tan Orioko Mendibeltz futbol zelaian.

