DEIALDI BERRIAK GEURE JOKALARIENTZAT

Euskadi Futbol Federakuntzak deialdi berriak egin ditu datorren astean antolatu dituen lan saioetarako. Bertan, geure klubeko jokalariak ageri dira hautatzaileek igorri duten deialdi ezberdinetan.


15 urtez azpiko selekzioari dagokionez, Maren Esteberena eta Jone Murillo izan dira Elgoibar herrian kokatzen den Mintxeta futbol zelaiean datorren asteartean, hilaren 9an, 17:45tatik aurrera burutuko den lan saiorako deitu dituzten jokalariak. Aurrez, biak egonak dira honelako deialdietan eta beraz, esperientzia aberasgarri hau berriro bizitzeko aukera izanen dute.


Era berean eta berri gisa, 16 urtez azpiko selekziorako hautatua izan da Oihana Arruti jokalari urdina, kasu honetan estreinua izango duelarik selekzio autonomikoarekin. Hauen lan saioa Soraluzeko Ezozia futbol zelaian izanen da, asteartea hilak 9 dituela, arratseko 18:00tatik aurrera.


Disfruta ezazue merezi duzuen aukeraz.