AZPI 14 ETA AZPI 16 EUSKADIKO SELEKZIOAREN AZKEN DEIALDIA

Euskadiko Futbol Federazioak azken deialdia berretsi du azken egun hauetan, azken asteetan horretarako egindako lan-saioen ondoren.

14 urtez azpiko selekzioan, Joannes Echeverria geure jokalaria sartu da azken zerrenda horretan, Amurrioko El Refor instalazioetan egingo den saioan parte hartzeko deitua izan baita.


Lan saio hori astelehenean izango da, otsailaren 6an, 18: 45ean.


16 urtez azpiko selekzioari dagokionez, geure klub maitea ere Adrian Hesnyk ordezkatuko du El Reforren Amurrion (Araba) kokatzen den kirol-instalazioetan lan egiteko deitu baitute berau ere.


Saioa aurrekoen egun eta ordu berean izango da, hau da, 18: 45ean. Iker Ferrer eta Ian Sánchez klubeko jokalari ohiak ere deitu dituzte deialdi honetarako.


Zorionak guztioi eta gozatu.