
LAGUN ONAK CD 0 – 0 OHOREZKO ERREGIONALEN MAILA
Hutseko berdinketa Azpeitian, Urola eskualdean jokatutako partidan, lurraldeko maila gorenean jokatu zen Ligako hamazazpigarren jardunaldian. Partida benetan parekatua izan zen eta hasierako emaitzarekin iritsi ginen amaierako txistura eta bederatzigarren postuan utzi gintuen partidak, hogei puntu boltsikoratuta ditugularik. Amaikak Bat – Mutriku KE taldearen aurka jokatuko den hurrengo partidari begira daude geure lehenengo taldeko jokalariak dagoeneko.
GORENGOEN MAILA 5 – 0 DUNBOA EGUZKI CD A
Partida igande arratsaldean jokatu zen La Salle ikastetxeko geure futbol zelaian. Geure bigarren taldea irundarrak baina gehiago izan zen, markagailuak erakusten duen bezala. Taldearen lidergoa indartzen duen partida da, lehen fase hau merezimenduzko lehen postuan bukatzeko jardunaldi gutxi falta baitira. Udane, Laura (x2), Oli eta Sara izan ziren golegileak geure taldearentzat. Hurrengo geltokia, Intxaurdi KE, Cesar Benito izena duen udal futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA 4 – 3 SD EIBAR SAD
Partida bikaina jokatu zen Berion bi talde handiren artean, goi mailako futbola erakutsiz eta etxeko garaipenarekin bukatu zen emaitza oso estu batean. Golak maitasuna omen dira atsotitzak dioen bezala eta bertan bildutakoek gozamen ederra hartu zuten zazpi gol zuzenean ikusita alajaina. Azkenerako partida etxekoen aldekoa izan zen sailkapenean lidergoan jarraitzen dutelarik, benetan gogoratzeko izaten ari den denboraldi batean. Amaiur x2, June eta Cloe izan ziren geure golegileak. Etxean errepikatuko dugu, oraingoan Goierri – Gorri F.K. aurkako norgehiagokan.
BERGARA KE 2 – 2 INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Antzuolan jokatutako partida Antzuola KE eta Bergara KE kluben artean sortutako taldearen aurka. Ez zen erraza aurrekoan esan genuen bezala partida eta benetan borrokatua izan zen lehia, une oro zegoen berdintasuna zela eta. Azkenean, binako berdinketa markagailuan eta puntu banaketa bi taldeentzat eta, beraz, Debagoienako taldeari egindako bisitan puntutxoa urratu ahal izan genuen. Datorren astean beste joan – etorri bat dugu, oraingoan Goierriko eskualdera joango garelarik eta zehatzeagoak izateko Idiazabalera eginen dugu bisita, Goierri – Gorri F.K. ren aurka indarrak neurtzeko.

