
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Azpeitian lortutako berdinketaren ondoren, geure gordelekura itzuliko gara azken jardunaldietan gauzak benetan ondo ari zaizkigun lekura, hots Beriora Amaikak Bat Mutriku KE taldearen aurka jokatzeko asmoarekin. Kostaldeko taldeak puntuak lortzeko premia handia du, eta geureek beharra bertute bihurtu nahiko lukete, sailkapenean gora egiteko aukera emango liguketen hiru puntuak lortzeko asmoz zelairatuko baikara. Anima zaitezte Beriora.
Partida larunbatean 17: 35ean Berioko futbol zelaian.
GORENGOEN MAILA
Asteburu berri bat geure bigarren taldearentzat, gogora dezagun ibilbide ezin hobea daramala ligako lehen fase honetan. Bertan, 42 puntu eta orain arte partida bakar bat ere galdu ez dugularik sailkapenaren lidertzan kokatuak gaude oso sendo. Sinestezina da zer lortu dugun eta zer geratzen zaigun oraindik sasoi honetan bizi eta gehienbat, ikasteko. Cesar Benitora zelaira joan eta etxeko Intxaurdi KE taldearen aurka neurtu behar ditugu indarrak hasierako faseko hamazazpigarren jardunaldi honetan. Segi horrela, neskak.
Partida igandean 15: 30etan Cesar Benito futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Beti zaila den Tolosa CFri bisita egingo dio Kadeteen Ohorezko Ligako geure taldeak bigarren fase honetako zazpigarren jardunaldian. Cotiren taldeak taularen gorenean jarraitu nahi du eta horretarako talde urdin-tolosarra mendean hartu beharko du bere etxean, Usabaleko polikiroldegi instalazio bikainetan. Urdinek 7 puntu daramatzate eta ziur ez dutela bidea galdu nahiko sailkapeneko postu beroenena. Ondo lehiatuko dugu, ziur.
Partida larunbatean 10: 30ean Usabal futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Goierriko eskualdera joanen gara Goierri Gorri F.K.ko gorrixken aurka jokatzeko txapelketa fase honetako zortzigarren jardunaldian. Gogorra da, noski, fase hau, eta bistan da ez dagoela aurkari errazik sasoialdi honetan. Horregatik, Idiazabalen jokatuko den partidak osagai guztiak ditu paretsua eta oso berdindua izan dadin, bi hitzen zentzurik zabalenean egia esanda. Bidaia ona eta partida hobea izan dezazuela, neskak.
Partida igandean 11: 00etan Arizkorretako futbol zelaian.

