
Dagoeneko argitaratu da 2023/2024 denboraldiari begira gure emakumezkoen lehen taldearentzako egutegia, eta, beraz, badugu gure aurkariei aurre egiteko daten ordena, beti gogorra, luzea eta zaila izango den kategoria batean.
Endika Moralesen taldea denboraldiaurre honetan prestatzen ari da, eta Debagoiena Bailararen aurka hasiko du denboraldia. Debagoiena Bailarak Aretxabaletako Ibarra zelaian jokatuko ditu bere partidak. Debagoiena eskualdeko jokalariz osatutako taldea da, eta autonomia mailan urteak eman ondoren, pasa den denboraldian ere jokatu genuen elkarren aurka, eta badakigu zein zaila den norgehiagoka. Inaugurazio partida, irailaren 23 – 24ko asteburuan jokatuko da, bada.
Ostadar S.K.T. lasartearra hartuko dugu Berion, 2. jardunaldiko partiduan. Talde honek urte asko daramatza lurralde-kategoria gorenean, eta mendean hartu nahi baditugu geure bertsiorik onena erakustera behartuko gaitu.
Zenbait norgehiagoka azpimarratzearren, Euskal Ligatik datozen Goierri Gorri F.K.ren aurka, 5. jardunaldian Igartzan eta 20. jardunaldian Berion, eta baita sortu berria den Mariño – Real Unionen aurka ere, etxean 6. jardunaldian eta 21. jardunaldian Irungo Ventas zelaian.
Beraz, egutegia ezarrita dagoela, eguneroko lanarekin eta dagozkion probekin jarraitu behar da, ligako estreinaldi horretara ahalik eta baldintza onenetan iritsi ahal izateko.
Segi ezazue lanean.

